ZAPATUETAKO TAILERRAK, 2016ko Udazkena

Eibarko Udalak eta ASTIXAk udazkeneko zapatuetarako aisialdi aukera paregabea eskeintzen dute. Izen ematea Urriaren 3tik 6ra bitartean egin beharko  da eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute.

5 eta 11 urte bitarteko haurrek tailer ezberdinak izango dituzte aukeran adinaren arabera. Matrikulaketa, haurraren ikastetxearen bitartez (izen-emate orria irakasleari emanez) edo web orri honen bitartez egin daiteke; tailer baikotzairen informazioaren azpian, galdetegia betetzeko esteka aurkituko duzue (izen-emate epearen barruan).

  • Haur  Hezkuntzako 3.maila (5 urteko gela) – ARGAZKI ALBUMA (SCRAPBOOKING)

scrapbooking-para-ninosArgazkiak aukeratu eta oroigarri ezberdin eta polita sortuko dugu! Tailer hau Portalean burutuko da eta haurrarekin batera ezinbestekoa da heldu batek parte hartzea  (aitak edo amak seme-alabekin batera eman beharko du izena).

Tailerrak 3 saio izango ditu: Urriaren 22an, 29an eta Azaroaren 5ean, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00 / 16:30-18:00 / 18:00-19:30).

  • Lehen Hezkuntzako 1.go maila- HARRIAK MARGOTU ETA APAINDU

7bda60e1941dae7c62d1172887d322af

paint-1167803_1920Tailerra Portalean burutuko da eta haurrarekin batera ezinbestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak seme-alabekin batera eman beharko du izena).

Tailerrak 3 saio izango ditu: Urriaren 22an, 29an eta Azaroaren 5ean, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00 / 16:30-18:00 / 18:00-19:30).

  • Lehen Hezkuntzako 2.maila- FOAMY (Goma evarekin eskulanak)

0ba1dd1427da30a6847fae8d048a5c73 foam-owl-buho-colores-manualidades-foamy-goma-eva

Sormena astindu! Tailerra Portalean burutuko da eta 3 saio izango ditu: Urriaren 22an, 29an eta Azaroaren 5ean, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00 / 16:30-18:00 / 18:00-19:30).

  • Lehen Hezkuntza 3. eta 4.maila-DANTZA GARAIKIDEA

Informazio gehiago udaletxeko web orrian:  http://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/zapatuetako-tailerretan-izena-emateko-epea-zabalik-1?set_language=eu

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.maila-GOMA ESPUMA

pez_trompa1

Gaztetxoak goma espumarekin irudiak egiteko aukera izango dute. Tailer hau, Jazinto Olabe Ludotekan burutuko da eta  3 saio izango ditu: Urriaren 22an, 29an eta Azaroaren 5ean (bi ordutegi daude aukeran, 16:30-18:00 eta 18:00-19:30).