ZAPATUETAKO TAILERRAK, 2017ko NEGUA

2017a iritsi da eta horrekin batera neguko eskaintza. Aurten ere, Eibarko Udalak antolatuta, 5-12 urte bitarteko neska-mutilek, adinaren arabera, tailer ezberdinak izango dituzte aukeran. Izen ematea ONLINE egin behar da,  Urtarrilaren 13tik 22ra  eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. Dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da (telefonoz erantzuna emango zaie izena ematen duten guztiei).

IZENA EMATEKO KLIKATU TAILER BAKOITZAREN AZPIAN DAGOEN ESTEKA. 

Haur Hezkuntza 3.maila (5 urteko gela) : TXOTXONGILO TAILERRA

Tailer 51453d35edab285a3008c03966c18547hau PORTALEAN burutuko da eta haurrarekin batera ezinbestekoa da heldu batek parte hartzea  (aitak edo amak,seme-alabekin batera eman beharko du izena).

Tailerrak 3 saio izango ditu: Otsailaren 4an, 11an eta 18an, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran.

 

 

 

Lehen Hezkuntza 1.go maila : PAPEL MACHÉ 

careta-coco

Papel maché teknika landuz, aratosteetarako apaingarri eta osagarri ezberdinak egiteko aukera izango duzuze! Tailer hau PORTALEAN burutuko da eta haurrarekin batera ezinbestekoa da heldu batek parte hartzea  (aitak edo amak,seme-alabekin batera eman beharko du izena).

Tailerrak 3 saio izango ditu: Otsailaren 4an, 11an eta 18an, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran.

 

Lehen Hezkuntza 2.maila: MUSIKA INSTRUMENTUAK SORTZEN

instrumentos-musicales-reciclados-maracas-3-267x400Sormena eta birziklapena landuz soinua jarriko diogu neguari! Tailer hau Portalean burutuko da eta 3 saio izango ditu: Otsailaren 4an, 11an eta 18an eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran.

 

 

 

Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila: DANTZA GARAIKIDEA

Informazio gehiago udaletxeko web orrian:

http://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/zapatuetako-tailerrak-2?set_language=eu

Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila: ARATOSTEETAKO MAKILLAJEA 

halloween-1689747_1280Gaztetxoak, aurpegi margoketari ekingo diote. Aratosteerako itxura aldatzen ikasiko dugu. Tailer hau JAZINTO OLABE LUDOTEKAN burutuko da eta 3 saio izango ditu aukeran: Otsailaren 4an, 11an eta 18an eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran.