ABUZTUAN UDALEKUAK FIRIN FARAN!

Eskeintza berri batekin gatoz! Eibarko Udalak Abuzturako Udaleku Irekiak Antolatu ditu. FIRIN FARAN ABUZTUAN Udaleku irekiak, aurreneko aldiz aurkezten dira eta abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira. Programa hauetan parte hartzeko AURRE-MATRIKULA EGITEA BEHARREZKOA DA. Aurre matrikula, ON LINE egin behar da Ekainaren 5etik 11ra bitartean.

Udalekuak bi programatan banatu dira:

UMIAK Firin Faran Abuztuan: 5 urteko gelako haurrak (Haur Hezkuntzako 3.maila, 2011an jaiotakoak). Abuztuaren 1etik 11ra bitartean, 10:00etatik 13.00ak arte (haurrak Eibarren gelditzen dira).

FIRIN FARAN ABUZTUAN: Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleentzat.  Abuztuaren 1etik 11ra bitartean, egun erdiko eta egun osoko irteerak.

Tarifak: 

Umiak Firin Faran (5 urte) : 40€ umeko

Firin Faran (Lehen Hezkuntza): 60€ umeko, 100€  anai-arrebak , 150€ 3 ume.

Ezinezko kasuetan 20€. Ezintasun egoera azaltzeko Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Ordainketa,  Euskadiko Kutxaren bitartez egin behar da

ES 98 3035 0023 94 0230082137 kontu korrontean.  Ordainketaren ziurtagiria, behin betiko matrikulaketa egiterakoan  aurkeztu behar da edo emailez bidali  (astixaeibar@gmail.com). Ez ahaztu umearen izena jartzea.

Behin betiko matrikulaketa (Presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 19tik  22ra bitartean izango da. Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. (SOILIK AURREMATRIKULA BETE DUTENEK). Horrekin batera, parte hartzailearen Osasun txartelaren kopia bat aurkeztu behar da.

Non: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3)

Ordutegia: 9:30-13:00 eta 16:00-18:00

BILERA INFORMATIBOAK: 

5 urteko gelakoak: Uztailaren 18an, 18:00etan Udaletxeko batzar aretoan

Lehen Hezkuntzakoak: Uztailaren 18an, 19:00etan Udaletxeko batzar aretoan

ZALANTZAK ARGITZEKO ARRETA ZERBITZUA: 943 20 62 31/ 688 89 26 66