AFARIKETAN 2017/18

Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak, merendolak, tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, Arrateko Andra Mari (Urki), Jardiñeta, Sansaburu, San Andres eta Urkizu.

Parte hartzeko aurre izen ematea egin behar da Irailaren 25etik 29ra bitartean. Horretarako, aukera ezberdinak dituzue:

  • Irailaren 25etik 29ra Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3) 10:00-13:00 / 16:00-18:00
  • Irailak 25 eta 26, 16:00-18:00 Arrateko Andra Mari Ikastetxean (Urki) eta Amañako Ludotekan (Tiburzio Anitua 21)..
  • Internet bitartez (epearen barruan).

 

Matrikula epe barruan, dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero,zozketa egingo da.

Prezioa

  • Haur Hezkuntzako 3.mailako umeak: 50€ ikasturte osoa (Urriaren 23tik maiatzaren 31ra ).
  • Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.mailako umeak: 75€ ikasturte osoa (Urriaren 16tik maiatzaren 31ra).

Ordainketa, Euskadiko kutxaren bitartez egin behar da, 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean. Ordainketaren ziurtagiria matrikulaketan aurkeztu behar da, parte hartuko duen haurraren izean.

Gurasoekin bilera informatiboak burutuko dira:

  • Arrateko Andra Mari: Urriak 9, astelehena, 16:30etan Arrateko Andra Mari ikastetxean.
  • Amaña: Urriak 9, astelehena, 17:00etan Amañako Ludotekan (Tiburzio Anitua 21)
  • Jardiñeta, Sansaburu, San Andres eta Urkizu: Urriak 10, asteartea, 18:00etan Portaleako Areto nagusian.

Informazio gehiago 943 20 62 31 telefono zenbakian.