AFARIKETAN 2019/20

Ikasturte berria ate joka daukagu!  Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak, merendolak, tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, Arrateko Andra Mari (Urki), Jardiñeta, Sansaburu, San Andres eta Urkizu.

Parte hartzeko, derrigorrez, AURRE MATRIKULA egin behar da irailaren 16tik 23ra bitartean.

Ondoren, BEHIN BETIKO MATRIKULA PRESENTZIALA bete behar da, horretarako, aukera ezberdinak dituzue:

  • IRAILAREN 30etik URRIAREN 2ra bitartean INDIANOKUA GAZTELEKUAN (10:00-13:00/ 16:00-18:00)
  • IRAILAREN 30ean ARRATEKO ANDRA MARI IKASTETXEA (16:00-18:00)
  • IRAILAREN 30ean AMAÑAKO LUDOTEKAN (Tiburzio Anitua 21) (16:00-18:00)

Matrikula epe barruan, dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero,zozketa egingo da.

Prezioa

  • Haur Hezkuntzako 3.mailako umeak: 50€ ikasturte osoa (Urriaren 21tik maiatzaren 28ra).
  • Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.mailako umeak: 75€ ikasturte osoa (Urriaren 14etik maiatzaren 28ra).

Ordainketa, Euskadiko kutxaren bitartez egin behar da, ES98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean. Ordainketaren ziurtagiria matrikulaketan aurkeztu behar da, parte hartuko duen haurraren izenean.

Gurasoekin bilera informatiboak burutuko dira:

  • Arrateko Andra Mari: Urriak 8,  16:30etan Arrateko Andra Mari ikastetxean.
  • Amaña: Urriak 8, 17:00etan Amañako Ludotekan (Tiburzio Anitua 21)
  • Jardiñeta, Sansaburu, San Andres eta Urkizu: Urriak 10, 18:00etan Portaleako Areto nagusian.

Informazio gehiago 943 20 62 31 telefono zenbakian.