AKANPADA URDAIBAIEN

Izen emate epea zabalik. “Gaztetan udan” programaren barruan Eibarko Udalak Urdaibain DBH-ko gazteentzat akanpada bat antolatu du. Hondartzaz gozatu, Urdaibaiko ingurunea ezagutu, piraguan ibili, mendi irteerak egin, jolastu, ondo pasatu eta lagun berriak egiteko aukera paregabea eskeintzen du uztailaren 15etik 19ra garatuko den akanpada honek. Izen ematea maiatzaren 21etik 26ra egingo da Indianokua Gaztelekuan (Muzategi kalea, 3 Eibar) arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Hiru edo lauko taldeetan apunta zaitezkete eta kontutan hartu kanpina, janaria eta sukaldeko tresnak parteideek eraman behar dituztela. Dauden plazak baino eskaera gehigo jaso ezkero zozketa egingo da. Joan baino lehen ekainaren 18an arratsaldeko 17:.00etan Indianokua Gaztelekuan bilera informatiboa egingo da.