ARATOSTEAK 2017

Badatoz inauteriak! Eibarko Udalak Astixarekin batera  antolatu dituen ekintzen berri ematera gatoz!

EGUEN ZURI (otsailak 23): Tailer ezberdinak egongo dira Untzagako karpan.  Beldurrezko karetak  egin eta aurpegia margotzeko aukera izango duzue. 17:00etatik 19:00ak arte bertan izango gara Lisker taldeak jende guztia dantzan ipintzen duen bitartean. Animatu, itxura aldatu eta zuen lagunak ikaratu!!

ARATOSTEETAKO MARTITZENA (otsailak 28): Jolas ezberdinak burutuko ditugu eta Sardina Txikiaren entierroarekin amaiera emango diegu inauteriei. 17:00etan jolasak hasiko dira  Untzagako karpan eta 18:15 aldera, Toribio Etxeberria kaletik Sardinarekin kalejira egingo dugu. Alargunez jantzi eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

argazkia www.etakitto.eus