ASTELENA HAUR PARKEA 2014/15

Aurten ere EIBAR MERKATAL GUNE IREKIAk, EIBARKO UDALAk eta ASTIXAk antolatuta, ASTELENA Haur Parkeak ateak irekiko ditu. Abenduaren 13an hasita Martxoaren 28ra bitartean, Eibarko haurrek larunbat goiz-arratsalde paregabeaz gosatzeko aukera izango dute. 

Ei parque.jpg

 

Parkeak, larunbatetan honako egutegia izango du:

ABENDUAK,  13 eta 20

URTARRILAK, 10-17-24 eta 31

OTSAILAK, 7- (14an Aratosteak direla eta itxita egongo da) – 21 eta 28

MARTXOAK, 7-14-21 eta 28

Horretaz gain, haurren Gabonetako oporraldia kontutan izanda,garai honetan, egutegia zabalagoa izango da. Abenduaren 26, 27, 29, 30, 31 eta Urtarrilaren 2 eta 3an ere, parkea ZABALIK egongo da. 

ORDUTEGIA

Goizez: 11:00-14:00          Arratsaldez 16:30-20:30

Parkeaz disfrutatu nahi  dutenek, Eibar Merkatal Gune Irekia" elkarteko kide diren  denda ezberdinetan erosketak egiteagatik, Bonoak eskuratuko dituzte. Hala ere, sarrera arrunta erosteko aukera egongo da 3 € ordainduta.