ASTELENA Haur Parkea GABONETAN!

Abenduaren 7an ateak ireki zituen Astelena Haur Parkeak Gabon garaian egutegi eta eskaintza zabalagoa izango du. Abenduaren 26, 27 eta 28an egongo da zabalik; egun hauetan Foamysko Lorak eta Gabonetako Apaingarriak egiteko aukera egongo da. Urtarrilaren 2, 3 eta 4an Makilai Tailerra eta Ponpoiekin panpinak egin ahal izango dituzte bertaratzen diren umeak. Ordutegia larunbatetako berdina izango da: goizez 11:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldez 17:00etatik 20:30ak arte.