ASTELENA HAUR PARKEA LASTER ZABALIK!!

Datorren zapatuan, Abenduaren 17an, Astelena Haur Parkeak ateak irekiko ditu. Aurreko urteetan bezala, “EIBAR MERKATARITZA GUNE IREKIAk”, EIBARKO UDALAK eta ASTIXAK antolatuta, zapatuetan herriko neska-mutilek parkeaz gozatzeko aukera izango dute.  Abenduaren 17tik Martxoaren 18ra bitarteko larunbatetan zabalduko da (Otsailak 25 aratosteak direla eta, itxita egongo da).

astelena

Gainera, Gabon garaian egutegia zabalagoa izango da: Abenduaren 26, 27,  28, 29, 30 eta 31 (azken hau goizez bakarrik) eta Urtarrilaren 2, 3 eta 4an ere parkea zabalik egongo da.

Parkea 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago; sarrera ordu eta erdirako izango da 3 € ordainduta edo dohainik Eibar Merkatal Gune Irekiaren bonoekin.

ORDUTEGIA:

11:00-14:00 eta 16:30-20:30

( ORDUEN TXANDAK, AFOROA BETETZEN DENEAN  BANATUKO DIRA, ALDEZ AURRETIK EZ DIRA BANATUKO)

Zuen zain egongo gara!