Badatorrela Olentzero!!

olentzero_l-119

Argazkia: www.etakitto.eus

Horra, horra gure Olentzero!! Aurten ere Olentzerok Eibarko ume, gazte eta gurasoak bisitatuko ditu Abenduaren 24an. Iaz bezela, Kalejira goizez egingo da eta parte hartzea nahi dutenak 11:30etan Urkizun bilduko dira. Ohiturak mantentzen, Olentzeroren kalejira trikitilariekin alaitzen, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako eta Adolfo Jainagaren ikasleek jardungo dute eta, eurekin batera, Eibarko Kantuzaleak eta Kaleetan Kantuz abesbatzak.

Arragueta, Coliseo, Errebal, anbulatorioa eta Toribio Etxebarriatik ibilbidea egin ostean, Untzagan amaituko da. Ondoren, 12.30etan, Olentzerok harrera egingo die umeei Udaletxean. Animatu eta etorri gurekin abestera!