GUZTIAK ONARTUAK

Eibarko Udalak antolatzen dituen Udaleku Irekietan, eskaera guztiak onartuak izan dira. Ez da zozketarik egingo.

Amaitu da epea Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien lau programetan izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua aukeratutako txandan, “Oporrak afariketan”, “Uda jolasean”, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” programetan ondo baino hobeto pasatzeko.

Behin betiko izen ematea:

Programa guztientzat ekainaren 7tik 11ra bitartean. Indianokua gaztelekuan.

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko lau dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran ; Umiak Firin faran

4.- COVID-19ari buruzko baimen informatua. 4.eranskina

Prezioa:

  • 60€ umeko
  • 100€ anai-arrebak
  • 140€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo