JOLASAK PLAZAN, Muzategitik Zezen plazara!

Iazko ekimenari jarraipena emanez, Indianokua gaztelekuak berriz antolatu ditu JOLASAK PLAZAN. DBHko ikasleei zuzenduta, Martxoaren 18an (larunbata) 18:00etatik aurrera, gaztelekuko hezitzaileak bertan izango dira, gerturatzen diren gazteekin jolas ezberdinak burutzen.  Animatu eta etorri lagunekin ondo pasatzera! (Eguraldiak ez badu laguntzen, ekintza bertan behera geldituko da).