UDALEKU IREKIAK 2020, ABUZTUA

Datorren apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean uztaileko “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran”  Eibarko Udalak antolatutako udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

Aurtengo kanpainaren antolaketa eta garapena osasun-arloko agintariek ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute eta, halaber, erabakigarria izango da horretarako baldintza material egokiak izatea ere.

Momentuz aurrematrikula egingo dugu bakarrik. EZ EGIN ORDAINKETARIK MESEDEZ, abisatuko dugu ordainketak noiz egin. Informazioa eransten dugu baina bertan dauden datak aldatu ahal dira COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko hartzen ari diren erabakien ondorioz, beraz adi egon www.eibar.eus/kultura webgunean eta webgune honetan argitaratzen den informazioari. Gure sare sozialetan ere informazioa hedatuko dugu

Abuztuko Udalekuak uztailaren 27tik abuztuaren 7ra garatuko dira eta bi programatan banatzen dira:

  • Umiak Firin-Faran: 2014an jaiotako haurrentzat. Programa goizez garatzen da, 10:00etatik 13:00etara bitartean Eibarko txoko ezberdinetan ibiliko dira. Jolastu, abestu, eskulanak, igerilekuetara joan, lagun berriak egin…aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea!

 

  • Firin-Faran: Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 6-12 urte bitarteko neska-mutilek parte hartzen dute. Egun guztiko eta jardunaldi erdiko (goizez) egunak tartekatzen dira. Igerilekuetara eta mendira txangoak! Mota guztietako jolasak, ekintzak, tailerrak eta udaz disfrutatzeko beste mila aukera izango dituzte!

Udalekuetako edozein progaman parte hartzeko, derrigorrezkoa da aurre-matrikula betetzea APIRILAREN 27tik MAIATZAREN 5era bitartean, horretarako, epearen barruan web gune honetan  argitaratuko den galdetegia bete beharko duzue. EPEZ KANPOKO MATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. 

Tarifak (EZ EGIN ORDAINKETARIK)

Umiak Firin Faran (5 urte) : 40€ umeko

Firin Faran (Lehen Hezkuntza, 6-12 urte): 60€ umeko, 100€  anai-arrebak , 150€ 3 ume.

Umiak Firin Faran (5 urte) + Firin Faran (6-12) anai-arrebak: 90 €

Ezinezko kasuetan 20€. Ezintasun egoera azaltzeko Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Momentuz bakarrik aurrematrikularen data ziurtatuta daukagu. Hurrengo datak aurrerago argitaratuko ditugu.

ZALANTZAK ARGITZEKO ARRETA ZERBITZUA: 943 20 62 31/ 688 89 26 66 (9:00-13:00 eta 16:00-18:00) edo astixaeibar@gmail.com helbidera idatziz.