Udan Gaztetan 2018, AKANPADA URDAIBAIN!

 

DBHko ikaslea bazara, lagunekin Urdaibaiko “Arketas” kanpinean aste zoragarria igarotzeko aukera duzu. Eibarko Udalak antolatutako udaleku hauetan, hordartzara joan, mendi ibilaldia, ur ekintzak eta hamaika jarduera ezberdinekin gozatzeko aukera izango duzue, animatu!

 

 

 

Norentzat? Eibarko DBHko ikasleentzat.

Noiz? Uztailaren 16etik 20ra.

Aurrematrikula: EPEA AMAITU DA.

Behin betiko matrikula (presentziala) eta bilera informatiboa: Ekainaren 20an, 17:30etan, Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3).

Bileran aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Parte hartzailearen Osakidetzako txartelaren fotokopia bat.
  • Ordainagiria (ordainketa parte hartzailearen izenean egin, mesedez)
  • Matrikula orria (bertan banatu, bete eta sinatuko da).

Kuota:

75€– parte hartzaile bakoitzak (65€ anai-arreben kasuan).

Matrikularen ordainketa, plaza ziurtatuta daukazuenean egin behar da, Euskadiko Kutxako ES 98 3035 0023 94 0230082137  kontu korronte zenbakian diru-sarrera bat eginez. Ordainketa, parte hartzailearen izenean egin, mesedez.

Oharrak:

  • Izen emate kopuruak, plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da (zozketaren berri telefonoz emango da).
  • 3-4 lagunekin batera izena eman daiteke.
  • Parte hartzaileek, kanping denda, janaria eta sukalde tresnak eraman behar dituzte.

Informazio gehiago: 943 20 62 31 telefono zenbakian edo astixaeibar@gmail.com helbidera idatziz.