UDAN GAZTETAN

Uztailaren 13tik 17ra DBH-ko gazteak aukera ezin hobea dute Urdaibain kanpinez, lagunekin, egun ahaztezinak pasatzeko.Bertan,  mendi ibilaldiak, hondartzara irteerak, gaubelak, jolasak, eta hainbat kirol egiteko aukera izango dute, eta hau dena… euskaraz!

IZEN EMATEA: Maiatzaren 19tik 24ra Indianokua Gaztelekuan(Muzategi kalea, 3, Eibar) edota, internet bidez.

KUOTA: 75€ eta anai arrebak izanez gero bakoitzak 65€.

Ordainketa bilera informatiboan edo onartua izan dela konfirmatu eta gero emango den kontu korrente zenbakian.

Bilera informatiboa egongo da Ekainaren 16an arratsaldeko 17:00etan indianokua gaztelekuan.

OHARRAK:

  • Dauden plazak baino gende gehiago apuntatzen bada, zozketa egingo da. Telefonoz adieraziko da onartua izan den ala ez.
  • Hirunaka edo launaka apuntatu daiteke.
  • Kanpina, janaria eta sukaldeko tresnak partaideek eraman behar dituzte.