ZAPATUETAKO TAILERRAK

Urtarriletik Martxora arte Zapatuetako tailerrak martxan daude.

Lehen Hezkuntzako 5.eta 6.mailako gaztetxoak paperezko maketak egiten aritu dira giro ezin hobean. Guztira 30 neska-mutil elkartu dira txanda ezberdinetan. Tailerrak Portalean garatu dira eta gaztetxoek azaldu dutenez, maketak beraien gustokoak izan dira eta aurrerantzean, horrelako ihardueretan parte hartzeko prest azaldu dira.

Gurasoak lagunduta, 5-7 urte bitarteko haurrak sukaldean ibili dira errezeta ezberdinak prestatzen. Saio ezberdinetan, egun bateko menua prestatu dute: Gosaria, bazkaria eta afaria. Primeran pasatu dute.
Tailer honek arrakasta haundia izan du eta Portaleako sukaldetik 100 lagun inguru pasatuko dira.

Zapatuetako tailerrak 2014-Maketak