AFARIKETAN 2017-18

Udako oporrak amaitu dira eta udazken/neguko eskaintzekin gatorkizue. AFARIKETAN, Eibarko Udalak 5-8 urte bitarteko haurrentzat antolatzen duen egitasmoa da. Herriko ikastetxe eta auzo ezberdinetan, euskaraz jolastu eta asialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera izango dute Haur Hezkuntzako 3.maila eta Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.mailako ikasleek.

Izen-ematea:

  • Irailaren 25etik 29ra Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3) 10:00-13:00 / 16:00-18:00
  • Irailak 25 eta 26, 16:00-18:00 Arrateko Andra Mari Ikastetxean (Urki) eta Amañako Ludotekan (Tiburzio Anitua 21).
  • Internet bitartez, epearen barruan web gune honetan argitaratuko den galdetegia betez.

Informazio gehiago 943 20 62 31 telefono zenbakian.