JAZINTO OLABE LUDOTEKA 2017/18

2017/18 ikasturtean Jazinto Olabe Ludotekan parte hartu nahi dutenek, aste honetan izen ematea burutu beharko dute. Lagun berriak egin, kanpo eta barruko jolasak, tailer ezberdinak…hamaika aukera ezberdin eskeintzen ditu parke gorriko ludotekak. Eibarko Udalaren zerbitzu hau, 5-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Izena ematen duten haurrek, astelehenetik ostiralera parte hartu ahal izango dute. Adinka banatuta, hauek izango dira ordutegiak:

  • Haur Hezkuntzako 3.maila eta Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.maila: 16:30-18:00
  • Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. maila: 18:00-19:30

Izen ematea:

  • Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3) Irailak 25etik 29ra bitartean.                 Ordutegia:  10:00-13:00/16:00-18:00
  • Jazinto Olabe Ludotekan (J.Olabe plazan) Irailak 25 eta 26. Ordutegia: 16:00-18:00
  • Internet bitartez (epearen barruan)

Prezioa:

  • Haur Hezkuntzako 3.maila: 50€ ikasturte osoa
  • Lehen Hezkuntza: 75€ ikasturte osoa

Ordainketa, Euskadiko kutxaren bitartez egin behar da, 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean. Ordainketaren ziurtagiria matrikulaketan aurkeztu behar da, parte hartuko duen haurraren izean.

Gurasoekin bilera informatibo bat egingo da Urriaren 11an, Ludotekan.

Informazio gehiago 943 20 62 31 telefono zenbakian.