UDALEKU IREKIAK 2018 (Oporrak Afariketan eta Udan Jolasean)

Aste Santuko oporren bueltan udako planak egiteko garaia gertu daukagu. 5-12 urte bitarteko haurrentzak Udalak antolatzen dituen Udaleku Irekien berri ematera gatoz.

Lehen Hezkuntzako ikasleek OPORRAK AFARIKETAN programan parte hartzeko aukera izango dute;  lagun berriak egin, igerilekura, hondartzara zein mendira txangoak eta euskaraz jolasteko aukera paregabea! Bi txanda izango dituzue aukeran:

  • 1.go Txanda: Uztailaren 2tik  13ra bitartean.
  • 2.Txanda: Uztailaren 9tik 20ra bitartean.

Haur Hezkuntzako 3.mailako neska-mutilek (2012an jaiotakoak) UDAN JOLASEAN programan parte hartu ahal izango dute, Eibarko txoko ezberdinak ezagutu, igerilekura joan, eskulanak egin eta lagunekin euskaraz gozatzeko tartea izango dute.             Uztailaren 2tik 13ra garatuko dira udaleku hauek, 10:00etatik 13:00ak arte.

Udalekuetan parte hartzeko AURREMATRIKULA  ON LINE bete beharko da Apirilaren 30etik Maiatzaren 6ra bitartean, web gune honetan argitaratuko den galdetegia betez.

Kuotak

  • Oporrak Afariketan: 60 € umeko
  • Oporrak Afariketan 2 anai-arreba: 100€
  • Oporrak Afariketan 3 anai-arreba: 150€
  • Udan Jolasean: 40€ umeko
  • Udan Jolasean 2 anai-arreba: 70€
  • Oporrak Afariketan + Udan Jolasean anai arrebak: 90€
  • Ezinezko kasuetan 20€. Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

Informazio gehiago behar izanez gero, astixaeibar@gmail.com helbidera idatzi edo         943 206 231 telefono zenbakira deitu.