GABONAK BERTAN DITUGU!

Eibarko Udalak 2018-19ko Gabonetarako prestatu duen eskaintzarekin gatorkizue, Olentzeroren kalejira, Astelena Haur Parkea eta Hiru Erregeen Kabalgata besteak beste.
Abenduaren 22an Astelena Haur Parkeak ateak irekiko ditu. Gabonetako egutegia hau izango da: Abenduak 22, 26, 27, 28, 29 eta 31 (31an goizez bakarrik) eta Urtarrilaren 2, 3 eta 4an. Erabiltzaileek 90 minutu izango dituzte bertan jolasean ibiltzeko.
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30ak arte.
Sarrera:  3€ko prezioa du, edo Merkatarien Elkartearen Bonoekin doan. Ezin izango da ordua erreserbatu eta aforoa betetzen den heinean, txandak banatuko dira (150 umeko aforoa dauka). 
Abenduaren 24an Olentzerorekin hitzordua daukagu! Astelehenean, abenduaren 24an, kalejiran aterako da Urkizutik. Goizeko 11:30etan, Urkizuko parkean gure zain egongo da Pantxikarekin. 
Kalejiran, Afariketan programako, Jazinto Olabe Ludotekako eta Aspaceko umeekin batera, Juan Bautista Gisasola Musika eskolakoak, Adolfo Jainagaren ikasleak, Eibarko kantuzaleak eta Kaleetan Kantuz taldekoek parte hartuko dute. Udaletxera arte, Eibarko kaleetatik zehar abesten joango gara, eta 12:30ak aldera Untzagara iritsiko gara. Ondoren, Udaletxean egongo da, berarengana hurbildu nahi duten haurrei harrera egiten eta azken eskutitzak jasotzen.  Gonbidatuta zaudete, Olentzero zuen zain egongo da!
2019an sartu ostean, Urtarrilaren 5ean Hiru Erregean Kabalgatarekin emango diegu amaiera Gabonei. Arratsaldeko 17:00etan, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ipuruako Kiroldegira iritsiko dira. Bertan, Dantza Garaikide eta Gimnasia Erritmikoko taldekoek beraien ikuskizunak eskainiko dituzte. Emanaldiaren ondoren, hiru erregeek Eibarko kaleak zeharkatuko dituzte; kabalgata, Untzagan hasiko da 19:00etan. Hasi aurretik euria eginez gero, Erregeek ibilbide txiki bat egingo dute oinez udaletxeraino, eta Kabalgata hasita dagoela euria botaz gero, bertan behera geratuko da eta Erregeak oinez udaletxera joango dira. Han harrera egingo diete hurbiltzen diren umeei. Aurten, gainera, Eibar Rugby Taldekoen laguntza jasoko dute Erregeek.