MENDEXAKO MULTIABENTURARA IRTEERA

LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek multiabentura parkera joateko aukera paregabea dute. Irteera maiatzaren 25ean izango da goizeko 10:00etan Ego Gaineko autobus geltokitik. Itzulera arratsaldeko seirak eta laurdenerako (18:15) izango da, gutxi gora behera Ego Gaineko autobus geltokira.

101 eskaera jaso dira guztira. Nahiz eta haur guztiak onartuak izan zozketa burutu behar izan dugu Mendexako abentura parkean guztiok batera joateko aukerarik ez baitugu. Bi txanda egin ditugu. Irteera ordua guztiontzat berbera izango da baina Zerrenda 1 Autobus 1 delakoa goizez Mendexa parkera gerturako da eta arratsaldez Karraspio hondartzara. Zerrenda 2 Autobus 2 delakoa aurrenez Karraspio hondartzara gerturatuko da eta ostean Mendexako multiabentura parkera. Helburua aurrematrikula burutu duten haur guztiek egun honetaz gozatzeko aukera bermatzea izan da. Baliteke beraien lagun batzuekin elkarrekin joateko aukera hau galdu izana baina ezin dugu haur guztien lagun taldeak bermatu. Bikoteak, bikote bezala ondo eginak zeudenak mantendu ditugu, baina bikote osatu gabeak eta kateak, hautsi egin ditugu eta zozketan indibidualki sartu dira.

Zerrendak hauek dira:

Goizez Mendexa parkea eta arratsaldez Karraspio hondartzara. Zerrenda 1 Autobus 1.

Goizez Karraspio hondartzara eta arratsaldez Mendexa parkera. Zerrenda 2 Autobus 2.

Behin betiko matrikula presentziala maiatzaren 15ean burutu behar da Indianokua gaztelekuan 18:00etatik 20:00ak bitartean. Egun honetan norbaitek ezingo balu behin betiko matrikula burutu hurrengo egunean Astixa Animazio Zerbitzuaren bulegora jo beharko du Zezenbide 7 kalean.

Irteeraren prezioa: 15€

Behin betiko matrikula burututzeko ondorengo dokumentuak eraman behar dira:

  1. Haurraren Osakidetza txartelaren fotokopia.
  2. Ordanketaren ziurtagiria umearen izenean. Kontu korronte zenbakia: ES98 3035 0023 94 0230082137
  3. Behin betiko matrikula behar bezala beteta eta sinatua. Matrikula orria deskargatu hemen

Zalantzarik izanez gero 943 708 435 Eibarko Udaleko edo 943 206 231 Astixa bulegoko telefonoetan argitzen saituko gara.