MENDEXAKO MULTIABENTURARA IRTEERA

Derrigorrezko Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ekainaren 10ean Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko aukera paregabea dute Eibarko Udalaren eskutik.

Noiz? Maiatzak 25, larunbata

Norentzat? LHko 5. eta 6.mailako ikasleentzat

Aurre-matrikula: apirilaren 29tik maiatzaren 6ra https://formularioak.eibar.eus/eu/abenturaparkea2024

Aurre-matrikula betetzea derrigorrezkoa da. Epez kanpoko matrikulak ez dira onartuko. Matrikula banaka edo binaka egin daiteke, baina bakoitzak bere formularioa bete behar du.

Behin betiko matrikula (presentziala) : Maiatzak 15, 18:00etan Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3).

Tarifa: 15€ bakoitzak (plaza ziurtatuta izan arte ez da ordainketarik egin behar). ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA (ordainketa parte hartzailearen izenean egin behar da.

Dauden plazak baino jende gehiago apuntatzen bada, zozketa egingo da oinarri batzuk jarraituz eta emaitza maiatzak 15ean argitaratuko da (www.eibar.eus / www.astixa.eus).

Behin betiko matrikulan aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Parte hartzailearen osakidetzako txartelaren fotokopia bat.
  • Ordainagiria (parte hartzailearen izenean)
  • Baimena beteta eta sinatuta (hemen egongo da inprimatzeko aukera edo bertan bete ahalko da)