AFARIKETAN izen ematea (Amaña eta Arrateko Andra Mari)

Eibarko Udalak antolatzen duen  Afariketan progaman,  aurre matrikula epe barruan izena eman duten haur guztiak, onartuak izan dira. 

Afariketan:

Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) egiten den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2018. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen-ematea (aurre-matrikula)

IZEN-EMATE EPEA AMAITU DA. Irailaren 18tik 24ra. Derrigorrezkoa online egitea.

Taldeak:

Amaña:

  1. 2018an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara
  2. LH1 eta 2: astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era

Arrateko Andra Mari:

  1. 2018an jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara
  2. LH1 eta 2: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30era

Prezioak:

  1. 5 urtekoak: 50 € ikasturte osoa
  2. LH1 eta LH2: 75 € ikasturte osoa

Behin betiko matrikula (presentziala):

  • Urriak 2, Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Amañako Ludotekan (Tiburcio Anitua, 21) 16:00-18:00.
  • Urriaren 2tik 4ra, Indianokua Gaztelekuan (Muzategi, 3) 10:00-13:00/16:00-18:00

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Matrikula orria: Afariketan

2023ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin gizartekintzako sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jaso behar duzu, behin betiko matrikula orria eramanez eta bertan Udaleko zigilua jasoaz.

Informazio gehiago: Eibarko Udala 943 708 435 edo Astixa 943 206 231