AFARIKETAN

Arrateko Andra Mari ikastetxean, Sansaburu eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) burutzen den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2016. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen ematea:

Irailaren 20tik 27ra. Derrigorrezkoa on line egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan

Taldeak:

Amaña:

  1. 2016an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara
  2. LH1 eta 2: astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30etara

Arrateko Andra Mari:

  1. 2016an jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara
  2. LH1 eta 2: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30etara

Sansaburu:

  1. 2016an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 16:30etatik 17:30etara

Prezioak:

  1. 5 urtekoak: 50€ ikasturte osoa (urriaren 25etik maiatzaren 31ra)
  2. 6-7 urtekoak: 75€ ikasturte osoa (urriaren 18tik maiatzaren 31ra)

Behin betiko matrikula egiterakoan, ordainketa agiria aurkeztu beharra dago.

BEHIN BETIKO MATRIKULA (PRESENTZIALA)

  • Urriaren 4an: Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Amañako Ludotekan (Tiburzio Anitua, 21) 16:00-18:00.
  • Urriaren 4tik 6ra: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi, 3) 10:00-13:00 eta 16:00-18:00.