BADATORRELA OLENTZERO!!

Ikatz usaina sumatu duzue? Olentzero iristear dago! Igandean, abenduaren 24an, kalejiran aterako da Urkizutik. Goizeko 11:30etan, Urkizuko parkean gure zain egongo da Pantxikarekin. Kalejiran, Afariketan programako umeekin batera, Juan Bautista Gisasola Musika eskolakoak, Adolfo Jainagaren ikasleak, Eibarko kantuzaleak eta kaleetan kantuz taldekoek parte hartuko dute. Udaletxera arte, Eibarko kaleetatik zehar abesten joango gara, eta 12:30ak aldera Untzagara iritsiko gara. Ondoren, Udaletxean egongo da, berarengana hurbildu nahi duten haurrei harrera egiten eta azken eskutitzak jasotzen.  Gonbidatuta zaudete, Olentzero zuen zain egongo da!