“Eibarren euskaraz bizi nahi dut” azoka

Heldu euskarari !

Heldu euskarari !

Ikasturte berriari hasiera emateko Eibarren aukera mordo bat dago euskaraz bizi eta hitz egiteko. Aukera guzti hauen berri izateko honako egitasmo hau prestatu da:
Irailaren 20an Txantxa Zelaiko Kioskoan 22:00 etan Bertso Musikatuak.
Irailaren 21ean goizeko 11:00etaik 14:00ak arte Untzagako Plazan “Euskararen Azoka”.

Azoka honetan euskararen alde, euskaraz edo euskal kulturaren alde Eibarren lan egiten duten elkarte eta erakundeek euren iharduerak plazaratuko dizkigute.
Umeentzako tailerrak, jolasak eta gazte eta helduentzako mintzodromo, jolas, bertso-joko eta lehiaketak ere egongo dira.
Honako hauek dira bertan parte hartuko dutenak:Udal Euskaltegia, AEK Euskaltegia, …Eta Kitto! Euskara Elkartea, Hankamotxak Bertso Eskola, Eibarko Udaleko Euskara Saila, Kontseilua, UEU, Badihardugu-Ahotsak, Astixa, Udal Liburutegia, Indianokua Gaztelekua, Udal Zeremika Eskola, Udal Dibujo Eskola, Udal Musika Eskola, Kezka Dantza taldea eta Eibarko Klub Deportiboa Kultura atala.