ERREBAL AFARIKETAN guztiak onartuak

Eibarko Udalak antolatzen duen ERREBAL Afariketan progaman,  aurre matrikula epe barruan izena eman duten haur guztiak, onartuak izan dira. 

Errebal plazan eta Indianokua gaztelekuan egingo den programa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2018. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen-ematea:

IZEN EMATE EPEA AMAITU DA. Irailaren 18tik 24ra. Derrigorrezkoa online egitea.

Taldeak:

Astelehen-asteazken edo astearte-ostegun
5 urtekoak 16:45-17:45
LH1 eta LH2 mailak 16:45- 18:15

Prezioa:

  1. 5 urtekoak: 50 € ikasturte osoa
  2. LH1 eta LH2: 75 € ikasturte osoa

Behin betiko matrícula (presentziala): urriaren 2tik 4ra. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Matrikula orria. Errebal Afariketan 

2023ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin gizartekintzako sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jaso behar duzu, behin betiko matrikula orria eramanez eta bertan Udaleko zigilua jasoaz.