ERREBAL AFARIKETAN

Errebal plazia eta Indianokua gaztelekuan burutuko den programa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2016. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen ematea:

Irailaren 20tik 27ra. Derrigorrezkoa on line egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/errebalafariketan

Taldeak:

Astelehen-asteazken edo astearte-ostegun
5 urtekoak 16:45-17:45
LH1 eta LH2 mailak 16:45- 18:15

Prezioa:

  1. 5 urtekoak: 50€ ikasturte osoa (Urriaren 25etik maiatzaren 31ra)
  2. 6-7 urtekoak: 75€ ikasturte osoa (Urriaren 18tik maiatzaren 31ra)

ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

Behin betiko matrikula egiterakoan, ordainketa agiria aurkeztu beharra dago.

BEHIN BETIKO MATRIKULA (PRESENTZIALA)

  • Urriaren 4tik 6ra: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi, 3) 10:00-13:00 eta 16:00-18:00.