GAZTETAN UDALEKUAK 2024 (Surf, Urdaibai eta udalekuak)

Apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean zabalik egongo da “Gaztetan Urdaibai”, “Gaztetan Surf” eta “Gaztetan udalekuak” udalekuetan parte hartzeko izen-emate epea. DBHko ikasleek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

Jarraian, programa bakoitzaren zehaztasunak eta izena emateko estekak:

GAZTETAN  SURF (Deban)

Izena emateko bi aukera ezberdin daude:

1.- Bakarka: pertsona bakoitzak bere aurrematrikula bete beharko du eta zozketarako zenbaki bat izango du.

2.- Binaka: bi lagunek elkarrekin izena eman ahal dute. Bakoitzak bere aurrematrikula egin behar du eta taldekidearen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT NERABEREN ARTEAN 3 edo 4 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta nerabeak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.

Izen-ematea binaka egiten dutenen kasuan, bi izenak zenbaki bakarrarekin sartuko dira zozketan (bietatik alfabetikoki aurrenen dagoen abizena sartuko da zozketan); zozketaren arabera, biek plaza lortuko dute edo batek ere ez.

Bi txanda egongo dira:

  1. txanda: uztailaren 8tik 12ra
  2. txanda: uztailaren 15etik 19ra

Ordutegia: 9:00etatik -14:00etara. Debara garraio publikoan joango dira, trenez. Goizeko 9:10eko trenean joan eta eguerdiko 13:40eko trenean bueltatuko dira.

Prezioa: 100€ nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 90€ bakoitzeko.

Aurrematrikula: apirilaren 29tik maiatzaren  6ra, Internet bidez: https://formularioak.eibar.eus/eu/surf2024

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Zozketaren emaitza maiatzaren 15ean argitaratuko da.

Behin betiko matrikula ekainaren 3tik 9ra bitartean. (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3) 9:30-13:30/ 16:00-18:00

GAZTETAN URDAIBAI (akanpada)

Behin betiko matrikula ekainaren 3tik 9ra bitartean, Indianokua Gaztelekuan (9:30-13:30/16:00-18:00)

Bilera informatiboa: ekainaren 19ean, arratsaldeko 5etan (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Zozketa egin beharko balitz, maiatzaren 13an goizeko 10:00etan Kultura Saileko bulegoetan egingo litzateke.

Oharrak:

  • Urdaibaiko akanpadarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jasoz gero, plazak zozketatuko dira. Oinarriak hemen.
  • Hirunaka edo launaka izena emateko aukera dago.
  • Kanping-denda, janaria eta sukaldeko tresnak partaideek eraman behar dituzte.

Non: Indianokua gaztelekua

Prezioa: 90€ ume bakoitzak. Neba-arrebak: 80€ bakoitzeko.

GAZTETAN UDALEKUAK (berria)

Prezioak

  • 2 asteko udalekua: 75€ nerabe bakoitzak. 65€ anai-arrebak

Zozketa egin beharko balitz, maiatzaren 13an goizeko 10:00etan Kultura Saileko bulegoetan egingo litzateke.

Oharrak:

  • Udaleku irekietarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jasoz gero, plazak zozketatuko dira. Oinarriak hemen.
  • Nahi izanez gero idatzi bi lagunen izenak zurekin taldean egon daitezen

Behin betiko matrikula ekainaren 3tik 9ra bitartean. (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3) 9:30-13:30-16:00-18:00