JAZINTO OLABE LUDOTEKA (Izen-ematea: Irailaren 26tik 30era bitartean)

jolabe ludoteka

Kaixo!! Jazinto Olabe Ludotekak laster irekiko ditu bere ateak! Udako oporrak aprobetxatuz ludoteka berriztu egin dute eta laster prest egongo da lagunekin arratsalde paregabeak igarotzeko.

Urriaren 17tik aurrera, astelehenetik ostiralera, egunero parte hartzeko aukera izango duzue, zuen adinari dagokion txandan:

  • 3.HH (5 urteko gela)/ 1.go LH/ 2.LH : 16:30etatik 18:00etara.
  • 3.LH/4.LH/5.LH/6.LH: 18:00-19:30

Aurrematrikula:

Irailaren 26tik 30era bitartean Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3) 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.

Irailak 26 eta 27 Ludotekan bertan, 16:00etatik 18:00etara.

Matrikula: Haur Hezkuntza 50 € eta Lehen Hezkuntza 75 € (urte osorako). Ordainketa matrikulaketa aurretik  egin beharko da Euskadiko Kutxako  ES930350023940230082137 kontu korrontean . Ordainketaren ziurtagiria  aurkeztu behar da parte hartuko duen umearen izenean.

Bilera informatiboa egingo da  Ludotekan bertan, Urriaren 11an, arratsaldeko 17:00etan.