LEKEITIKO MULTIABENTURA PARKERA IRTEERA (L.H. 5. eta 6)

Derrigorrezko Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ekainaren 10ean Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko aukera paregabea dute Eibarko Udalaren eskutik. Multiabentura parkean parte hartzeko zozketa egin behar izan da.

55 haurrek izena eman dute Eibarko udalak antolatu duen multiabenura parkerako irteeran. Ekainaren 1ean eguerdiko 12:00etan zozketa burutu da. Ondorengo estekan ikus ditzakezu parte hartzeko aukera izango duten haurren izen abizenak.

Onartuen zerrenda

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 8an, arratsaldeko 6etan.

Non: Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikula egiteko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Irteera ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Gaztetan udan Abentura parkea

Prezioa: 15 € ikasle bakoitzak.