UDALEKU IREKIAK 2020, UZTAILA

Datorren apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean uztaileko “Oporrak afariketan” eta “Udan jolasean”  Eibarko Udalak antolatutako udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

Aurtengo kanpainaren antolaketa eta garapena osasun-arloko agintariek ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute eta, halaber, erabakigarria izango da horretarako baldintza material egokiak izatea ere.

Momentuz aurrematrikula egingo dugu bakarrik. EZ EGIN ORDAINKETARIK MESEDEZ, abisatuko dugu ordainketak noiz egin. Informazioa eransten dugu baina bertan dauden datak aldatu ahal dira COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko hartzen ari diren erabakien ondorioz, beraz adi egon www.eibar.eus/kultura webgunean eta webgune honetan argitaratzen den informazioari. Gure sare sozialetan ere informazioa hedatuko dugu

Udaleku irekiak bi programatan banatzen dira:

  • UDAN JOLASEAN: 2014an jaiotako haurrentzat. Programa goizez garatzen da, 10:00etatik 13:00etara bitartean Eibarko txoko ezberdinetan ibiliko dira. Jolastu, abestu, eskulanak, igerilekuetara joan, lagun berriak egin…aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea!
  • OPORRAK AFARIKETAN: Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 6-12 urte bitarteko neska-mutilek parte hartzen dute. Egun guztiko eta jardunaldi erdiko (goizez) egunak tartekatzen dira. Hondartzara, igerilekuetara eta mendira txangoak! Mota guztietako jolasak, ekintzak, tailerrak eta udaz disfrutatzeko beste mila aukera izango dituzte!

Udalekuetako edozein progaman parte hartzeko, derrigorrezkoa da aurre-matrikula betetzea APIRILAREN 27tik MAIATZAREN 5era bitartean, horretarako, epearen barruan web gune honetan  argitaratuko den galdetegia bete beharko duzue. EPEZ KANPOKO MATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. 

Iraupenari dagokionez, bai Udan Jolasean eta baita Oporrak Afariketan ere, 2 edo 3 asteko udalekuak aukeratu ahal izango dituzue:

  • 1.Aukera  (3 aste): Ekainaren 29tik uztailaren 17ra
  • 2.Aukera (2 aste): Ekainaren 29tik uztailaren 10era
  • 3.Aukera (2 aste): Uztailaren 6tik 17ra

TARIFAK (EZ EGIN ORDAINKETARIK)

Ezinezko kasuetan 20€. Ezintasun egoera azaltzeko Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Momentuz bakarrik aurrematrikularen data ziurtatuta daukagu. Hurrengo datak aurrerago argitaratuko ditugu.

Informazio gehiago behar izanez gero, astixaeibar@gmail.com helbidera idatzi edo         943 206 231/ 688 892 666 telefono zenbakietara deitu (9:00-13:00 / 16:00-18:00).