UDALEKU IREKIAK 2024 DENAK ONARTUTA

Eibarko udalak antolatzen dituen haurren udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Amaitu da epea Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien lau programetan izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua aukeratutako txandetan, “Oporrak afariketan”, “Uda jolasean”, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” programetan ondo baino hobeto pasatzeko.

Behin betiko izen ematea:

Programa guztientzat ekainaren 3tik 11ra bitartean. Indianokua gaztelekuan.

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria umearen izen abizenekin. Kontu korrontearen zenbakia,  Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran ; Umiak Firin faran

Prezioa:

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo