UDAN GAZTETAN 2022 (AKANPADA ETA SURF)

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Deban Surf ikastaroak eta Urdaibain 5 eguneko akanpada antolatu du.

SURF IKASTAROAK:

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, udaleku irekia antolatu du. Surf ikastaroa eta jolasetan parte hartzeko zozketa burutu behar izan da.

51 nerabek izena eman dute Eibarko udalak antolatu duen Gaztetan Udan surf programan. Lehenengo txandarako 25 aurre izen emate jaso dira eta bigarren txandarako 26. Maiatzaren 27an goizeko 10:00etan zozketa burutu da. Ondorengo estekan ikus dezakezu parte hartzeko aukera izango duten nerabeen izen abizenak:

1. txanda EKAINAREN 27tik UZTAILAREN 1era

2. txanda UZTAILAREN 4tik 8ra

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainak 15, Guraso bilerak: (Txanda 1- 17:00etan / 2 Txanda-17:30)

Prezioa: 75 € nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65 € bakoitzeko (Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA). 

(Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikulazioa burutzeko inprimakia

URDAIBAI, AKANPADA

Urdaibain 5 eguneko akanpadan epearen barruan izena eman duten talde guztiak onartuak izan dira.

DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen akanpada  Urdaibain burutzen da eta hainbat ekimenez osaturik dago, Paddel SUP, piragua, hondartza, mendi ibilaldiak,… Akanpada uztailaren 11tik 15era da.

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 22an, arratsaldeko 5etan (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Prezioa: 75€ ume bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko. (Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA). 

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  1. Osakidetza txartelaren fotokopia
  2. Ordainketaren ziurtagiria (ES98 3035 0023 9402 3008 2137)
  3. Behin betiko matrikula