Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Deban Surf ikastaroak eta Urdaibain 5 eguneko akanpada antolatu du.
SURF IKASTAROAK:
Bi txanda egongo dira:
- Txanda: ekainaren 27tik uztailaren 1era
- Txanda: uztailaren 4tik 8ra
Ordutegia: 9:00etatik -14:00etara.
Izena emateko bi aukera ezberdin daude:
1.- Bakarka: pertsona bakoitzak bere aurrematrikula bete beharko du eta zozketarako zenbaki bat izango du.
2.- Binaka: bi lagunek elkarrekin izena eman ahal dute. Bakoitzak bere aurrematrikula egin behar du eta taldekidearen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT NERABEEN ARTEAN 3 edo 4 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta nerabeak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.
Izen-ematea binaka egiten dutenen kasuan, bi izenak zenbaki bakarrarekin sartuko dira zozketan (bietatik alfabetikoki aurrenen dagoen abizena sartuko da zozketan); Zozketaren arabera, biek plaza lortuko dute edo batek ere ez.
Debara garraio publikoan joango dira, trenez. Goizeko 9:10eko trenean joan eta eguerdiko 13:40ean bueltatuko dira.
Prezioa: 75 € nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65 € bakoitzeko.
Aurrematrikula: maiatzaren 16etik 24ra, Internet bidez: https://formularioak.eibar.eus/eu/surf2022
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 27an, goizeko 10:00etan Kultura saileko bulegoan.
Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainak 15, Guraso bilerak: (Txanda 1- 17:00etan / 2 Txanda-17:30)
(Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)
Non: Indianokua gaztelekuan
Behin betiko matrikulazioa burutzeko inprimakia
URDAIBAI, AKANPADA
DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen akanpada Urdaibain burutzen da eta hainbat ekimenez osaturik dago, Paddel SUP, piragua, hondartza, mendi ibilaldiak,… Akanpada uztailaren 11tik 15era da.
Aurrematrikula: maiatzaren 16tik 24ra, Internet bidez: https://formularioak.eibar.eus/eu/urdaibai2022
Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 22an, arratsaldeko 5etan (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)
Non: Indianokua gaztelekua
Prezioa: 75€ ume bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.
Zozketa egin beharko balitz, maiatzaren 27an goizeko 10:00etan Kultura Saileko bulegoetan burutuko zen.
Oharrak:
- Urdaibaiko akanpadarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jasoz gero, plazak zozketatuko dira.
- Hirunaka edo launaka izena emateko aukera dago.
- Kanping-denda, janaria eta sukaldeko tresnak partaideek eraman behar dute.