ZAPATUETAKO TAILERRAK

Iritsi da udazkena eta berarekin batera ZAPATUETAKO TAILERRAK.  Adinaren arabera, tailer ezberdinak eskaintzen dira.

IZEN-EMATEA: Urriaren 9tik 16ra bitartean.

  • HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) GOMA EVA-rekin eskulanak. Tailer hau Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak, seme-alabarekin eman behar du izena).

Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriak 28, Azaroak 4 eta 11) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30).

  • LEHEN HEZKUNTZAKO 1.go MAILAkoek BIRZIKLAPEN TAILERREAN parte hartzeko aukera izango dute. Tailer hau, Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak, seme-alabarekin eman behar du izena).

Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriak 28, Azaroak 4 eta 11) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30).

  • LEHEN HEZKUNTZAKO 2.MAILAko neska-mutilek, SUKALDARITZA OSANSUNGARRIAn murgiltzeko aukera izango dute. Tailer honetan haurrek soilik parte hartzen dute (gurasoek ez) eta Portaleako sukaldean burutuko da (3. solairuan).

Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriak 28, Azaroak 4 eta 11) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30).

  • LEHEN HEZKUNTZAKO 5. eta 6 MAILAKO gaztetxoek, ESPERIMENTUAK egingo dituzte. Tailer hau JAZINTO OLABE LUDOTEKAN burutuko da. 3 saio izango ditu (Urriak 28, Azaroak 4 eta 11) eta bi ordutegi egongo dira aukeran (16:30-18:00/18:00-19:30).

Tailer guztietan, dauden plazak baino eskaera gehiago jasotzen badira, zozketa egingo da. Zozketaren berri emateko, telefonoz harremanetan ipiniko gara izena eman duten guztiekin. Tailer guztiek 10€ko kostua izango dute, eta tailerrean bertan ordaindu beharko da.