Zapatuetako tailerrak 2019

Zapatuetako Tailerrak berriz ere martxan!

Izen-ematea urriaren 7tik 14ra bitartean zabalik. 

 

HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) DAS buztinarekin irudiak egingo dituzte.

Tailer hau, Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak, seme-alabarekin eman beharko du izena). Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriaren 26an, azaroaren 2an eta 9an) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30). 

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 1.MAILAkoek “Mache paperarekin irudiak” egiteko aukera izango dute. 

Tailer hau, Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak, seme-alabarekin eman behar du izena). Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriaren 26an, azaroaren 2an eta 9an) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30).  

 

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 2.MAILAko neska-mutilek, Makilekin irudiak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute.

Tailer honetan haurrek soilik parte hartzen dute (gurasoek ez) eta Portalean  burutuko da (3. solairuan). Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriaren 26an, azaroaren 2an eta 9an) eta bi ordutegi egongo dira aukeran (16:30-18:00/18:00-19:30).  

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. eta 6. mailako gaztetxoek “Papiroflexia” eta “Globoflexia” egingo dituzte. Tailer hau JAZINTO OLABE LUDOTEKAN burutuko da.

Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriaren 26an, azaroaren 2an eta 9an) eta bi ordutegi egongo dira aukeran (16:30-18:00/18:00-19:30).  

 

Informazioa gehiago 943 20 62 31 telefono zenbakian.