Albisteak

ZAPATUETAKO TAILERRAK

Iritsi da udazkena eta berarekin batera ZAPATUETAKO TAILERRAK.  Adinaren arabera, tailer ezberdinak eskaintzen dira. IZEN-EMATEA: Urriaren 9tik 16ra bitartean. HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) GOMA EVA-rekin eskulanak. Tailer hau Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da … Jarraitu irakurtzen

JAZINTO OLABE LUDOTEKA 2017/18

2017/18 ikasturtean Jazinto Olabe Ludotekan parte hartu nahi dutenek, aste honetan izen ematea burutu beharko dute. Lagun berriak egin, kanpo eta barruko jolasak, tailer ezberdinak…hamaika aukera ezberdin eskeintzen ditu parke gorriko ludotekak. Eibarko Udalaren zerbitzu hau, 5-11 urte bitarteko haurrei … Jarraitu irakurtzen

AFARIKETAN 2017/18

Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak, merendolak, tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, Arrateko Andra Mari (Urki), Jardiñeta, … Jarraitu irakurtzen

JAZINTO OLABE LUDOTEKA 2017/18 Laster matrikula zabalik!

Kaixo! Jazinto Olabe Ludoteka urrian ateak irekiko ditu berriz! Ikasturtean zehar parte hartu nahi duenak Irailaren 25etik 29ra bitartean izena eman beharko du. Izena ematen duten haurrak, astelehenetik ostiralera parte hartu ahal izango dute. Adinka banatuta, hauek izango dira ordutegiak: … Jarraitu irakurtzen

AFARIKETAN 2017-18

Udako oporrak amaitu dira eta udazken/neguko eskaintzekin gatorkizue. AFARIKETAN, Eibarko Udalak 5-8 urte bitarteko haurrentzat antolatzen duen egitasmoa da. Herriko ikastetxe eta auzo ezberdinetan, euskaraz jolastu eta asialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera izango dute Haur Hezkuntzako 3.maila eta Lehen Hezkuntzako 1.go … Jarraitu irakurtzen

INDIANOKUA GAZTELEKUA Irailaren 9tik aurrera zabalik!

Kaixo gazte! Eibarko Indianokua Gaztelekua ikasturte berria hastear dago. 12-18 urte bitarteko gaztea bazara, Irailaren 9tik aurrera zure zain egongo gara betiko ordu eta egutegian. Animatu, ez zara damutuko! Bitartean gure bloga kuxkuxeatu dezakezu… https://eibarkogaztelekua.wordpress.com/ Larte arte!

ABUZTUAN UDALEKUAK FIRIN FARAN!

Eskeintza berri batekin gatoz! Eibarko Udalak Abuzturako Udaleku Irekiak Antolatu ditu. FIRIN FARAN ABUZTUAN Udaleku irekiak, aurreneko aldiz aurkezten dira eta abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira. Programa hauetan parte hartzeko AURRE-MATRIKULA EGITEA BEHARREZKOA DA. Aurre matrikula, ON LINE egin behar da … Jarraitu irakurtzen

UDAN GAZTETAN 2017-Urdaibain akanpada

DBHko Ikaslea bazara, lagunekin Urdaibaiko “Arketas” kanpinean aste zoragarria igarotzeko aukera duzu. Eibarko Udalak antolatutako udaleku hauetan, hordartzaz, mendiaz, ur ekintzez eta hamaika jarduera ezberdinez gozatu ahal izan duzue, animatu! Norentzat? Eibarko DBHko ikasleentzat Noiz? Uztailaren 10etik 14ra Aurrematrikula: Derrigorrezkoa … Jarraitu irakurtzen

OPORRAK AFARIKETAN ETA UDAN JOLASEAN

Oporrak Afariketan eta Udan Jolasean 2017 Udaleku irekietan, epearen barruan  izena eman duten HAUR GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA.    Aurre matrikula osatu duten haur guztiek behin betiko matrikula (presentziala) osatu beharko dute ekainaren 5etik 9ra bitartean. Horrekin batera, parte hartzailearen Osasun … Jarraitu irakurtzen

ARRAINEKIN LOTAN 2017

Donostiako Akuarium-eko tunelean lo egiteko aukera ezin hobea! Arrainez inguratuta lo egiteko aukera izateaz gain, itsasoko bizitza hobeto ezagutzeko jolasak egingo ditugu . Hurrengo egunean Errealeko Museoa eta instalakuntzak bisitatu ostean, Zarautzera joango gara. Animatu! NORENTZAT: L.H.-ko 5. eta 6. … Jarraitu irakurtzen

UDAN JOLASEAN 2017 (2011an jaiotakoentzat)

Eibarko Udalak 3.Haur Hezkuntzako umeentzat UDAN JOLASEAN Udaleku Irekiak antolatu ditu aurten ere. Euskaraz jolastu, sormena landu, igerilekura joan….eta hainbat ekintza egiteko aukera izango duzue! Norentzat? 2011.urtean jaiotakoentzat. Noiz? Ekainaren 26tik uztailaren 7ra. Eibarren, goizez 10:00etatik 13:00ak arte. Aurrematrikula: AMAITU … Jarraitu irakurtzen

OPORRAK AFARIKETAN 2017 Udaleku Irekiak

Uda giroa eta umeen oporraldia gerturatzen dabil. Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat OPORRAK AFARIKETAN Udaleku Irekiak antolatzen ditu, Eibarko haur eta gaztetxoek udari hasiera ezin hobea emateko. Lagun berriak egin, igerilekura, hondartzara zein mendira txangoak eta euskaraz jolasteko aukera paregabea! Norentzat? … Jarraitu irakurtzen

3 x 3 SASKI BALOI TXAPELKETA

  Eibarko Udalak 3×3 saskibaloi txapelketa antolatu du lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat. 3×3 Saskibaloi txapelketan parte hartzeko izena emateko epea martxoaren 24tik apirilaren 10 arte irekia egongo da. 2003/01/01tik-2006/12/31ra … Jarraitu irakurtzen

UDAN JOLASEAN 2017

Eibarko Udalak 3.Haur Hezkuntzako umeentzat UDAN JOLASEAN Udaleku Irekiak antolatu ditu aurten ere. Euskaraz jolastu, sormena landu, igerilekura joan….eta hainbat ekintza egiteko aukera izango duzue! Norentzat? 2011.urtean jaiotakoentzat. Noiz? Ekainaren 26tik uztailaren 7ra. Eibarren, goizez 10:00etatik 13:00ak arte. Gurasoentzat bilera … Jarraitu irakurtzen

JOLASAK PLAZAN, Muzategitik Zezen plazara!

Iazko ekimenari jarraipena emanez, Indianokua gaztelekuak berriz antolatu ditu JOLASAK PLAZAN. DBHko ikasleei zuzenduta, Martxoaren 18an (larunbata) 18:00etatik aurrera, gaztelekuko hezitzaileak bertan izango dira, gerturatzen diren gazteekin jolas ezberdinak burutzen.  Animatu eta etorri lagunekin ondo pasatzera! (Eguraldiak ez badu laguntzen, … Jarraitu irakurtzen

ARATOSTEAK 2017

Badatoz inauteriak! Eibarko Udalak Astixarekin batera  antolatu dituen ekintzen berri ematera gatoz! EGUEN ZURI (otsailak 23): Tailer ezberdinak egongo dira Untzagako karpan.  Beldurrezko karetak  egin eta aurpegia margotzeko aukera izango duzue. 17:00etatik 19:00ak arte bertan izango gara Lisker taldeak jende … Jarraitu irakurtzen

ZAPATUETAKO TAILERRAK, 2017ko NEGUA

2017a iritsi da eta horrekin batera neguko eskaintza. Aurten ere, Eibarko Udalak antolatuta, 5-12 urte bitarteko neska-mutilek, adinaren arabera, tailer ezberdinak izango dituzte aukeran. Izen ematea ONLINE egin behar da,  Urtarrilaren 13tik 22ra  eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. Dauden … Jarraitu irakurtzen

Badatorrela Olentzero!!

Horra, horra gure Olentzero!! Aurten ere Olentzerok Eibarko ume, gazte eta gurasoak bisitatuko ditu Abenduaren 24an. Iaz bezela, Kalejira goizez egingo da eta parte hartzea nahi dutenak 11:30etan Urkizun bilduko dira. Ohiturak mantentzen, Olentzeroren kalejira trikitilariekin alaitzen, Juan Bautista Gisasola … Jarraitu irakurtzen

ASTELENA HAUR PARKEA LASTER ZABALIK!!

Datorren zapatuan, Abenduaren 17an, Astelena Haur Parkeak ateak irekiko ditu. Aurreko urteetan bezala, “EIBAR MERKATARITZA GUNE IREKIAk”, EIBARKO UDALAK eta ASTIXAK antolatuta, zapatuetan herriko neska-mutilek parkeaz gozatzeko aukera izango dute.  Abenduaren 17tik Martxoaren 18ra bitarteko larunbatetan zabalduko da (Otsailak 25 … Jarraitu irakurtzen

ZATOZ BILBOKO LASER-GUNERA!!

D.B.H.ko 1.go edo 2.mailako ikaslea bazara, lagunekin egun ezberdin eta dibertigarri bat pasatzeko aukera duzu! NOIZ? ABENDUAK 17, LARUNBATA (Goizeko 11:30etatik arratsaldeko 18:30etara) KUOTA: 15 € Ordainketa, behin plazak ziurtatuta daudenean egin behar da. Bilera informatiboan eskuz, edo ES 98 … Jarraitu irakurtzen

ZAPATUETAKO TAILERRAK, 2016ko Udazkena

Eibarko Udalak eta ASTIXAk udazkeneko zapatuetarako aisialdi aukera paregabea eskeintzen dute. Izen ematea Urriaren 3tik 6ra bitartean egin beharko  da eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. 5 eta 11 urte bitarteko haurrek tailer ezberdinak izango dituzte aukeran adinaren arabera. Matrikulaketa, … Jarraitu irakurtzen

JAZINTO OLABE LUDOTEKA (Izen-ematea: Irailaren 26tik 30era bitartean)

Kaixo!! Jazinto Olabe Ludotekak laster irekiko ditu bere ateak! Udako oporrak aprobetxatuz ludoteka berriztu egin dute eta laster prest egongo da lagunekin arratsalde paregabeak igarotzeko. Urriaren 17tik aurrera, astelehenetik ostiralera, egunero parte hartzeko aukera izango duzue, zuen adinari dagokion txandan: … Jarraitu irakurtzen

AFARIKETAN 2016/17 AURREMATRIKULA ZABALIK! (Irailaren 26tik 30era bitartean)

Norentzat? Haur Hezkuntzako 3.maila (2011an jaiotakoak) eta Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.mailako umeentzat. Noiz? Haur Hezkuntza: Urriaren 24tik maiatzaren 25era. Astean bi egunetan, egunean ordu bete. Lehen Hezkuntza: Urriaren 17tik maiatzaren 25era. Astean bi egunetan, ordu t’erdi egunean. Non? Zure … Jarraitu irakurtzen

UDALEKUAK MENDIGORRIAN! 2016ko ABUZTUA

Eibarko Udalak, gaztetxoentzat eskaintza berri bat antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek, udako oporrei amaiera paregabea emateko aukera izango dute! NOIZ? Abuztuaren 29tik Irailaren 2ra NON? Mendigorriako Errota kanpinean (Nafarroa) NORTZUK? L.H.ko 5. eta 6. mailako ikasleak … Jarraitu irakurtzen

UDAN GAZTETAN! AKANPADA URDAIBAIN 2016 IZENA EMAN DUTEN GAZTE GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA!

UDAN GAZTETAN 2016 egitasmoan izena eman duten gazte guztiak onartuak izan dira. Ordainketa bilera informatiboan edo Euskadiko Kutxan egin beharko da ES 98 3035 0023 940230082137 KUOTA: 75€ eta anai arrebak izanez gero 65€ bakoitzak. Bilera informatiboa  Ekainaren 21ean arratsaldeko … Jarraitu irakurtzen