Albisteak

JAZINTO OLABE LUDOTEKA 2018/19

Kaixo! Oporren bueltan ikasturtea antolatzeko garaia iritsi da.  5-12 urte bitarteko umeek, lagun berriak egin, jolastu, abestu, eskulanak egin….eta primeran pasatzeko aukera izango dute Jazinto Olabe Ludotekan! LUDOTEKAKO ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera: Haur Hezkuntzako 3.mailatik Lehen Hezkuntzako 2.mailara: 16:30/18:00 Lehen Hezkuntzako … Continue reading

AFARIKETAN 2018/19

  Ikasturte berria ate joka daukagu!  Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak, merendolak, tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, … Continue reading

FIRIN FARAN ABUZTUAN 2018 UDALEKU IREKIETAN IZENA EMATEKO EPEA AMAITU DA.

Eibarko Udalak Abuzturako Udaleku Irekiak antolatu ditu. FIRIN FARAN ABUZTUAN Udaleku irekiak, abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira. Programa hauetan parte hartzeko AURRE-MATRIKULA EGITEA BEHARREZKOA DA.  Aurre matrikula, ON LINE egin behar da Ekainaren 11tik 17ra bitartean (EPEA AMAITU DA). ESKOLETAN BANATUTAKO DIPTIKOETAN, GAZTELERAZKO … Continue reading

OPORRAK AFARIKETAN ETA UDAN JOLASEAN 2018, Epe barruan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien bi programetan izena emateko epea maitzaren 6an amaitu zen. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua, “Oporrak afariketan” eta “Uda jolasean” programetan ondo baino hobeto pasatzeko. “Oporrak afariketan” programan 567 haurrek eman dute izena,  … Continue reading

Udan Gaztetan 2018, AKANPADA URDAIBAIN!

  DBHko ikaslea bazara, lagunekin Urdaibaiko “Arketas” kanpinean aste zoragarria igarotzeko aukera duzu. Eibarko Udalak antolatutako udaleku hauetan, hordartzara joan, mendi ibilaldia, ur ekintzak eta hamaika jarduera ezberdinekin gozatzeko aukera izango duzue, animatu!       Norentzat? Eibarko DBHko ikasleentzat. Noiz? Uztailaren … Continue reading

Udan Jolasean eta Oporrak Afariketan 2018

“Udan jolasean” eta “Oporrak afariketan” udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bitartean aurre matrikula betetzea (EPEA AMAITU EGIN DA). Haur Hezkuntzako 3.mailako neska-mutilek (2012an jaiotakoak) UDAN JOLASEAN programan parte hartu ahal izango dute, Eibarko txoko ezberdinak ezagutu, igerilekura … Continue reading

IRTEERA FAMILIAN (J.OLABE LUDOTEKA)

Eibarko Jazinto Olabe Ludotekak, irteera familian antolatu du maiatzak 26an (larunbata), Gueñes herriko BIZKAIA PARK ABENTURARA, guraso eta anai-arrebekin egun paregabea izateko aukera izanez. IZEN-EMATEA BUKATU EGIN DA (Apirilak 23tik maiatzak 4ra) PREZIOA:5€ pertsonako IRTERAREN ORDUTEGIA: 11:00etatik 19:00etara Dauden plaza … Continue reading

UDALEKU IREKIAK 2018 (Oporrak Afariketan eta Udan Jolasean)

Aste Santuko oporren bueltan udako planak egiteko garaia gertu daukagu. 5-12 urte bitarteko haurrentzak Udalak antolatzen dituen Udaleku Irekien berri ematera gatoz. Lehen Hezkuntzako ikasleek OPORRAK AFARIKETAN programan parte hartzeko aukera izango dute;  lagun berriak egin, igerilekura, hondartzara zein mendira … Continue reading

ARRAINEKIN LOTAN 2018

Donostiako Akuarium-eko tunelean lo egiteko aukera ezin hobea! Arrainez inguratuta lo egiteko aukera izateaz gain, itsasoko bizitza hobeto ezagutzeko jolasak egingo ditugu . Hurrengo egunean Errealeko Museoa eta instalakuntzak bisitatu ostean, Zarautzera joango gara. Animatu! NORENTZAT: L.H.-ko 5. eta 6. … Continue reading

LUDOZIRKOA!

Aurreko astean, aratosteen programa barruan Jazinto Olabe Ludoteka Zirko bihurtu genuen! Sartu gure blogean, begira zelako argazki politak!  https://eibarkoludoteka.wordpress.com/

ARATOSTEAK EIBARREN 2018

Dagoeneko mozorroak eta koko jantziak prest? Hona hemen Eibarko Udalak  eta Astixak 2018ko Aratosteetarako prestatu dugun egitaraua: EGUEN ZURI (Otsailak 8) 17:00, Untzagan, dantzaldia, LISKER taldearen eskutik. 17:00-19:00, Untzaga Plazan, tailerrak:  “munduko tribuen” karetak eta makilaia    ARATOSTEETAKO MARTITZENA (Otsailak 13) Jolas ezberdinak burutuko ditugu eta Sardina … Continue reading

ZAPATUETAKO TAILERRAK

Astelehenean, Urtarrilaren 15ean Zapatuetako tailerretan izen ematea amaitu zen, ohar honen bitartez, izena eman  duten haur guztiak onartuak izan direla jakitera eman nahi dizuegu.                

ERREGEEN KABALGATA 2018

Gabonen azken txanpan gaude eta urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrekin emango diegu amaiera. Ohiturarekin jarraituz, urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan Ipuruako kiroldegira iritsiko dira. Bertan, Dantza Garikide eta Gimnasia Erritmikoko taldekoek beraien ikuskizunak eskeiniko dituzte. Emanaldiaren ondoren, hiru erregeek Eibarko … Continue reading

BADATORRELA OLENTZERO!!

Ikatz usaina sumatu duzue? Olentzero iristear dago! Igandean, abenduaren 24an, kalejiran aterako da Urkizutik. Goizeko 11:30etan, Urkizuko parkean gure zain egongo da Pantxikarekin. Kalejiran, Afariketan programako umeekin batera, Juan Bautista Gisasola Musika eskolakoak, Adolfo Jainagaren ikasleak, Eibarko kantuzaleak eta kaleetan kantuz … Continue reading

ZAPATUETAKO TAILERRAK

Iritsi da udazkena eta berarekin batera ZAPATUETAKO TAILERRAK.  Adinaren arabera, tailer ezberdinak eskaintzen dira. IZEN-EMATEA: Urriaren 9tik 16ra bitartean. HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) GOMA EVA-rekin eskulanak. Tailer hau Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da … Continue reading

JAZINTO OLABE LUDOTEKA 2017/18

2017/18 ikasturtean Jazinto Olabe Ludotekan parte hartu nahi dutenek, aste honetan izen ematea burutu beharko dute. Lagun berriak egin, kanpo eta barruko jolasak, tailer ezberdinak…hamaika aukera ezberdin eskeintzen ditu parke gorriko ludotekak. Eibarko Udalaren zerbitzu hau, 5-11 urte bitarteko haurrei … Continue reading

AFARIKETAN 2017/18

Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak, merendolak, tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, Arrateko Andra Mari (Urki), Jardiñeta, … Continue reading

JAZINTO OLABE LUDOTEKA 2017/18 Laster matrikula zabalik!

Kaixo! Jazinto Olabe Ludoteka urrian ateak irekiko ditu berriz! Ikasturtean zehar parte hartu nahi duenak Irailaren 25etik 29ra bitartean izena eman beharko du. Izena ematen duten haurrak, astelehenetik ostiralera parte hartu ahal izango dute. Adinka banatuta, hauek izango dira ordutegiak: … Continue reading

AFARIKETAN 2017-18

Udako oporrak amaitu dira eta udazken/neguko eskaintzekin gatorkizue. AFARIKETAN, Eibarko Udalak 5-8 urte bitarteko haurrentzat antolatzen duen egitasmoa da. Herriko ikastetxe eta auzo ezberdinetan, euskaraz jolastu eta asialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera izango dute Haur Hezkuntzako 3.maila eta Lehen Hezkuntzako 1.go … Continue reading

INDIANOKUA GAZTELEKUA Irailaren 9tik aurrera zabalik!

Kaixo gazte! Eibarko Indianokua Gaztelekua ikasturte berria hastear dago. 12-18 urte bitarteko gaztea bazara, Irailaren 9tik aurrera zure zain egongo gara betiko ordu eta egutegian. Animatu, ez zara damutuko! Bitartean gure bloga kuxkuxeatu dezakezu… https://eibarkogaztelekua.wordpress.com/ Larte arte!

ABUZTUAN UDALEKUAK FIRIN FARAN!

Eskeintza berri batekin gatoz! Eibarko Udalak Abuzturako Udaleku Irekiak Antolatu ditu. FIRIN FARAN ABUZTUAN Udaleku irekiak, aurreneko aldiz aurkezten dira eta abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira. Programa hauetan parte hartzeko AURRE-MATRIKULA EGITEA BEHARREZKOA DA. Aurre matrikula, ON LINE egin behar da … Continue reading

UDAN GAZTETAN 2017-Urdaibain akanpada

DBHko Ikaslea bazara, lagunekin Urdaibaiko “Arketas” kanpinean aste zoragarria igarotzeko aukera duzu. Eibarko Udalak antolatutako udaleku hauetan, hordartzaz, mendiaz, ur ekintzez eta hamaika jarduera ezberdinez gozatu ahal izan duzue, animatu! Norentzat? Eibarko DBHko ikasleentzat Noiz? Uztailaren 10etik 14ra Aurrematrikula: Derrigorrezkoa … Continue reading

OPORRAK AFARIKETAN ETA UDAN JOLASEAN

Oporrak Afariketan eta Udan Jolasean 2017 Udaleku irekietan, epearen barruan  izena eman duten HAUR GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA.    Aurre matrikula osatu duten haur guztiek behin betiko matrikula (presentziala) osatu beharko dute ekainaren 5etik 9ra bitartean. Horrekin batera, parte hartzailearen Osasun … Continue reading

ARRAINEKIN LOTAN 2017

Donostiako Akuarium-eko tunelean lo egiteko aukera ezin hobea! Arrainez inguratuta lo egiteko aukera izateaz gain, itsasoko bizitza hobeto ezagutzeko jolasak egingo ditugu . Hurrengo egunean Errealeko Museoa eta instalakuntzak bisitatu ostean, Zarautzera joango gara. Animatu! NORENTZAT: L.H.-ko 5. eta 6. … Continue reading

UDAN JOLASEAN 2017 (2011an jaiotakoentzat)

Eibarko Udalak 3.Haur Hezkuntzako umeentzat UDAN JOLASEAN Udaleku Irekiak antolatu ditu aurten ere. Euskaraz jolastu, sormena landu, igerilekura joan….eta hainbat ekintza egiteko aukera izango duzue! Norentzat? 2011.urtean jaiotakoentzat. Noiz? Ekainaren 26tik uztailaren 7ra. Eibarren, goizez 10:00etatik 13:00ak arte. Aurrematrikula: AMAITU … Continue reading