Albisteak

OPORRAK AFARIKETAN 2017 Udaleku Irekiak

Uda giroa eta umeen oporraldia gerturatzen dabil. Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat OPORRAK AFARIKETAN Udaleku Irekiak antolatzen ditu, Eibarko haur eta gaztetxoek udari hasiera ezin hobea emateko. Lagun berriak egin, igerilekura, hondartzara zein mendira txangoak eta euskaraz jolasteko aukera paregabea! Norentzat? … Continue reading

3 x 3 SASKI BALOI TXAPELKETA

  Eibarko Udalak 3×3 saskibaloi txapelketa antolatu du lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat. 3×3 Saskibaloi txapelketan parte hartzeko izena emateko epea martxoaren 24tik apirilaren 10 arte irekia egongo da. 2003/01/01tik-2006/12/31ra … Continue reading

UDAN JOLASEAN 2017

Eibarko Udalak 3.Haur Hezkuntzako umeentzat UDAN JOLASEAN Udaleku Irekiak antolatu ditu aurten ere. Euskaraz jolastu, sormena landu, igerilekura joan….eta hainbat ekintza egiteko aukera izango duzue! Norentzat? 2011.urtean jaiotakoentzat. Noiz? Ekainaren 26tik uztailaren 7ra. Eibarren, goizez 10:00etatik 13:00ak arte. Gurasoentzat bilera … Continue reading

JOLASAK PLAZAN, Muzategitik Zezen plazara!

Iazko ekimenari jarraipena emanez, Indianokua gaztelekuak berriz antolatu ditu JOLASAK PLAZAN. DBHko ikasleei zuzenduta, Martxoaren 18an (larunbata) 18:00etatik aurrera, gaztelekuko hezitzaileak bertan izango dira, gerturatzen diren gazteekin jolas ezberdinak burutzen.  Animatu eta etorri lagunekin ondo pasatzera! (Eguraldiak ez badu laguntzen, … Continue reading

ARATOSTEAK 2017

Badatoz inauteriak! Eibarko Udalak Astixarekin batera  antolatu dituen ekintzen berri ematera gatoz! EGUEN ZURI (otsailak 23): Tailer ezberdinak egongo dira Untzagako karpan.  Beldurrezko karetak  egin eta aurpegia margotzeko aukera izango duzue. 17:00etatik 19:00ak arte bertan izango gara Lisker taldeak jende … Continue reading

ZAPATUETAKO TAILERRAK, 2017ko NEGUA

2017a iritsi da eta horrekin batera neguko eskaintza. Aurten ere, Eibarko Udalak antolatuta, 5-12 urte bitarteko neska-mutilek, adinaren arabera, tailer ezberdinak izango dituzte aukeran. Izen ematea ONLINE egin behar da,  Urtarrilaren 13tik 22ra  eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. Dauden … Continue reading

Badatorrela Olentzero!!

Horra, horra gure Olentzero!! Aurten ere Olentzerok Eibarko ume, gazte eta gurasoak bisitatuko ditu Abenduaren 24an. Iaz bezela, Kalejira goizez egingo da eta parte hartzea nahi dutenak 11:30etan Urkizun bilduko dira. Ohiturak mantentzen, Olentzeroren kalejira trikitilariekin alaitzen, Juan Bautista Gisasola … Continue reading

ASTELENA HAUR PARKEA LASTER ZABALIK!!

Datorren zapatuan, Abenduaren 17an, Astelena Haur Parkeak ateak irekiko ditu. Aurreko urteetan bezala, “EIBAR MERKATARITZA GUNE IREKIAk”, EIBARKO UDALAK eta ASTIXAK antolatuta, zapatuetan herriko neska-mutilek parkeaz gozatzeko aukera izango dute.  Abenduaren 17tik Martxoaren 18ra bitarteko larunbatetan zabalduko da (Otsailak 25 … Continue reading

ZATOZ BILBOKO LASER-GUNERA!!

D.B.H.ko 1.go edo 2.mailako ikaslea bazara, lagunekin egun ezberdin eta dibertigarri bat pasatzeko aukera duzu! NOIZ? ABENDUAK 17, LARUNBATA (Goizeko 11:30etatik arratsaldeko 18:30etara) KUOTA: 15 € Ordainketa, behin plazak ziurtatuta daudenean egin behar da. Bilera informatiboan eskuz, edo ES 98 … Continue reading

ZAPATUETAKO TAILERRAK, 2016ko Udazkena

Eibarko Udalak eta ASTIXAk udazkeneko zapatuetarako aisialdi aukera paregabea eskeintzen dute. Izen ematea Urriaren 3tik 6ra bitartean egin beharko  da eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. 5 eta 11 urte bitarteko haurrek tailer ezberdinak izango dituzte aukeran adinaren arabera. Matrikulaketa, … Continue reading

JAZINTO OLABE LUDOTEKA (Izen-ematea: Irailaren 26tik 30era bitartean)

Kaixo!! Jazinto Olabe Ludotekak laster irekiko ditu bere ateak! Udako oporrak aprobetxatuz ludoteka berriztu egin dute eta laster prest egongo da lagunekin arratsalde paregabeak igarotzeko. Urriaren 17tik aurrera, astelehenetik ostiralera, egunero parte hartzeko aukera izango duzue, zuen adinari dagokion txandan: … Continue reading

AFARIKETAN 2016/17 AURREMATRIKULA ZABALIK! (Irailaren 26tik 30era bitartean)

Norentzat? Haur Hezkuntzako 3.maila (2011an jaiotakoak) eta Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.mailako umeentzat. Noiz? Haur Hezkuntza: Urriaren 24tik maiatzaren 25era. Astean bi egunetan, egunean ordu bete. Lehen Hezkuntza: Urriaren 17tik maiatzaren 25era. Astean bi egunetan, ordu t’erdi egunean. Non? Zure … Continue reading

UDALEKUAK MENDIGORRIAN! 2016ko ABUZTUA

Eibarko Udalak, gaztetxoentzat eskaintza berri bat antolatu du. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek, udako oporrei amaiera paregabea emateko aukera izango dute! NOIZ? Abuztuaren 29tik Irailaren 2ra NON? Mendigorriako Errota kanpinean (Nafarroa) NORTZUK? L.H.ko 5. eta 6. mailako ikasleak … Continue reading

UDAN GAZTETAN! AKANPADA URDAIBAIN 2016 IZENA EMAN DUTEN GAZTE GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA!

UDAN GAZTETAN 2016 egitasmoan izena eman duten gazte guztiak onartuak izan dira. Ordainketa bilera informatiboan edo Euskadiko Kutxan egin beharko da ES 98 3035 0023 940230082137 KUOTA: 75€ eta anai arrebak izanez gero 65€ bakoitzak. Bilera informatiboa  Ekainaren 21ean arratsaldeko … Continue reading

Oporrak Afariketan eta Udan Jolasean 2016 izena eman duten UME GUZTIAK ONARTU DIRA

Eibarko Udalak eta Astixak  antolatzen dituen udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira. Amaitu da epea Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien bi programetan izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute … Continue reading

OPORRAK AFARIKETAN! UDALEKU IREKIAK 2016

Iritsi da udako planak egiteko garaia, hona hemen urtero bezala, Eibarko Udalak eta Astixak prestatu duten eskaintza. Lagun berriak egin, jolastu, hondartzara eta mendira txangoak…eta hainbat ekintza antolatu ditugu zuen seme-alabek egun ahaztezinak igaro ditzaten! Norentzat? D.L.H.-ko 1.mailatik 6.maila arteko … Continue reading

UDAN JOLASEAN 2016!

2010ean jaiotakoentzat aukera ezin hobea eskaintzen dugu Eibarren lagunekin, euskaraz hitz eginez ondo pasatzeko. Taldeka, hezitzaileekin batera elkar ezagutzeko jolasak, ipuin harrigarriak, igerilekuetara txangoak, eskulanak, kanpo jolasak, jaialdiak eta beste hamaika jarduera gehiago prestatu ditugu, udarari hasiera on bat emateko! … Continue reading

ARRAINEKIN LOTAN 2016

Donostiako Akuarium-eko tunelean lo egiteko aukera ezin hobea! Arrainez inguratuta lo egiteko aukera izateaz gain, itsasoko bizitza hobeto ezagutzeko jolasak egingo ditugu eta hurrengo egunean Errealeko Museoa eta instalakuntzak bisitatu ostean Zarautzera joango gara. NORENTZAT: L.H.-ko 5. eta 6. mailako … Continue reading

OPORRAK AFARIKETAN!! UDALEKU IREKIAK 2016

Iritsi da udako planak egiteko garaia, hona hemen urtero bezala, Eibarko Udalak eta Astixak prestatu duten eskaintza. Lagun berriak egin, jolastu, hondartzara eta mendira txangoak…eta hainbat ekintza antolatu ditugu zuen seme-alabek egun ahaztezinak igaro ditzaten! Norentzat? D.L.H.-ko 1.mailatik 6.maila arteko … Continue reading

UDAN JOLASEAN 2016!

2010an jaiotakoentzat aukera ezin hobea eskeintzen dugu Eibarren lagunekin, euskaraz hitz eginez ondo pasatzeko. Taldeka hezitzaileekin batera elkar ezagutzeko jolasak, ipuin harrigarriak, igerilekuetara txangoak, eskulanak, kanpo jolasak, jaialdiak eta, udari hasiera on bat emateko, beste hamaika jarduera gehiago ere prestatu … Continue reading

PLAZAN JOKUAK! Multikirol pista berria irekitzeko jolasak!

Zezen plazan egin berri den multikirol pista irekitzeko jolas ezberdinak antolatuko dira Jacinto Olabe eta Indianokua Gaztelekuaren eskutik. Animatu!! Norentzat? Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila eta D.B.H.ko 1.go eta 2.mailako ikasleentzat. Noiz? Otsailaren 20an, larunbata, 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea: Otsailak … Continue reading

ARATOSTEAK 2016

Aratosteetan Udalarekin batera Astixak antolatuko dituen ekintzen berri ematera gatoz! EGUEN ZURI (otsailak 4): Tailer ezberdinak egongo dira Untzagako karpan. Karetak eta apaingarriak egin eta aurpegia margotzeko aukera izango duzue. 17:00etatik 19:00ak arte bertan izango gara Lisker taldeak jende guztia … Continue reading

ZAPATUETAKO TAILERRAK 2016

Eibarko Udalak eta ASTIXAk neguko zapatuetarako aisialdi aukera paregabea eskeintzen dute. Izen ematea Urtarrilaren 25etik 29ra bitartean egin beharko  da eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. 5 eta 11 urte bitarteko haurrek tailer ezberdinak izango dituzte aukeran adinaren arabera: … Continue reading

JACINTO OLABE LUDOTEKAK ATEAK IREKITZEN DITU!!

Gaur, Urtarrilak 11, arratsaldeko 16:30etan Jacinto Olabeko ludotekak ateak irekiko ditu. Zerbitzua Haur Hezkuntzako 3.mailatik (5 urteko gela) Lehen Hezkuntzako 6.mailara bitartean dauden haurrei zuzenduta dago. Ordutegiak mailaren araberakoak dira. Haur Hezkuntzako 3 mailakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. … Continue reading

OLENTZEROREN KALEJIRA AURTEN GOIZEZ!

Badatorrela Olentzero!! Urtero bezela, Abenduaren 24an etxez-etxe opariak banatzen hasi baino lehen, Olentzerok Eibarko kaleak zeharkatuko ditu.  Aurten kalejira goizez izango da; haur, gazte, guraso, familia…guztion zain egongo da Olentzero 11:30etan Urkizun! Berarekin batera abestuz eta kaleak alaituz Untzagaraino joango … Continue reading