Albisteak

GUZTIAK ONARTUAK

Eibarko Udalak antolatzen dituen Udaleku Irekietan, eskaera guztiak onartuak izan dira. Ez da zozketarik egingo. Amaitu da epea Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien lau programetan izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua … Continue reading

GAZTETAN UDAN, SURF 2021

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Deban burutuko den udaleku irekia Surf ikastaroa eta jolasak antolatu du. DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen Surf ikastaroa eta jolasak antolatu du Eibarko Udalak. Deban burutuko da Osasun egoerak baldintzatzen badu. Bi txanda egongo dira: … Continue reading

UDALEKU IREKIAK 2021

Maiatzaren 3tik 11era bitartean “Oporrak afariketan”, “Udan jolasean”, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko. “Udan jolasean”, “Oporrak afariketan“, “Firin Faran” eta … Continue reading

NEGULEKUAK 2021

Eibarko Udalak eta Eibarko Merkatari Gune Irekiak Negulekuen programa martxoaren 27ra  arte luzatu dute.   Negulekuen programa larunbatetan zabalik egongo da, Jazinto Olabeko ludotekan, Astelena frontoian eta Portalean (eskulanak). Aldaketa bakarra San Andres gunea desagertzen dela da; Astelena Frontoiak hartuko … Continue reading

JAZINTO OLABE LUDOTEKAN AURREMATRIKULA BURUTU DUTEN HAUR GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA

Kaixo! Ondo joan dira oporrak? Jazinto Olabe Ludoteka laster martxan hasiko da! Parte hartzeko, derrigorrez, AURRE MATRIKULA egin behar da Irailaren 21etik 28ra bitartean.  Ondoren, BEHIN BETIKO MATRIKULA (PRESENTZIALA) bete behar da: UrriaK 5 eta 7 bitartean  JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN (J.Olabe Plaza) ( 10:00-13:00/16:00-18:00) … Continue reading

AFARIKETAN 2020/21

Ikasturte berria ate joka daukagu!  Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak,  tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, Arrateko Andra … Continue reading

EIBARKO UDALAK UDALEKUAK EGITEA ERABAKI DU, BAINA OSASUN-EGOERARA EGOKITUTA

Gazteriaren Udal Batzordeak udalekuak egitea erabaki zuen atzo, baina aurreko edizioetan ez bezalako modu batean. Matrikulak egiteko epea zabalik egongo da ekainaren 16tik 19ra bitartean, biak barne, eta modu presentzialean egingo da Indianokua Gaztelekuan. Eibarko neska-mutikoek aurten ere udalekuak izango … Continue reading

UDALEKU IREKIAK 2020, ABUZTUA

Datorren apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean uztaileko “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran”  Eibarko Udalak antolatutako udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko. Aurtengo kanpainaren antolaketa eta garapena … Continue reading

UDALEKU IREKIAK 2020, UZTAILA

Datorren apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean uztaileko “Oporrak afariketan” eta “Udan jolasean”  Eibarko Udalak antolatutako udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko. Aurtengo kanpainaren antolaketa eta garapena … Continue reading

Udalak, gaurtik aurrera, bere esku dauden kultur-jarduerak eta ekitaldi ludiko guztiak bertan behera utzi eta udal instalazioak ere itxi egingo ditu

Datozen hamalau egunetan egongo da indarrean neurri hau, Coliseo antzokiari, kiroldegiei edo udal eskolei eragiten diena, Bozeramaileen Batzordeak hala erabakita. Miguel de los Toyos alkateak baieztatu du Eibarren ez dagoela koronabirus kasurik eta herritarrei erregutu die “erantzukizunez jokatzea eta gomendioak … Continue reading

ERREGEEN KABALGATA

2020an sartu ostean, Urtarrilaren 5ean Hiru Erregean Kabalgatarekin emango diegu amaiera Gabonei. Arratsaldeko 17:00etan, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ipuruako Kiroldegira iritsiko dira. Bertan, Ipurua Dantza Garaikide, Ballet Eibarrés, Kaxa eta Ipurua Gimnasia Erritmikoa taldeek  beraien ikuskizunak eskainiko dituzte. Emanaldiaren ondoren, hiru … Continue reading

ASTELENA HAUR PARKEA 2019/20

Datorren zapatuan, Abenduaren 7an, ASTELENA HAUR PARKEAK ateak irekiko ditu. Aurreko urteetan bezala, “Eibar Merkataritza Gune Irekiak” eta Eibarko Udalak antolatuta, zapatuetan herriko neska-mutilek parkeaz gozatzeko aukera izango dute.  Abenduaren 7tik Martxoaren 28ra bitarteko larunbatetan zabalduko da (Otsailak 22 aratosteak … Continue reading

Zapatuetako tailerrak 2019

Zapatuetako Tailerrak berriz ere martxan! Izen-ematea urriaren 7tik 14ra bitartean zabalik.    HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) DAS buztinarekin irudiak egingo dituzte. Tailer hau, Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo … Continue reading

AFARIKETAN 2019/20

Ikasturte berria ate joka daukagu!  Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak, merendolak, tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, Arrateko … Continue reading

JAZINTO OLABE LUDOTEKA 2019/20 DENAK ONARTUTA!

EPEAREN BARRUAN AURRE-MATRIKULA EGIN DUTEN HAUR GUZTIAK ONARTU DIRA.  LUDOTEKAKO ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera: Haur Hezkuntzako 3.mailatik Lehen Hezkuntzako 2.mailara: 16:30/18:00 Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara: 18:00/19:30 Parte hartzeko, derrigorrez, AURRE MATRIKULA egin behar da Irailaren 16tik 23ra bitartean.  Ondoren, BEHIN BETIKO MATRIKULA PRESENTZIALA … Continue reading

FIRIN-FARAN ABUZTUAN 2019 EPE BARRUAN IZENA EMAN DUTEN HAUR GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA.

Eibarko Udalak Abuzturako Udaleku Irekiak antolatu ditu. FIRIN FARAN ABUZTUAN Udaleku irekiak, abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira.   EPEAREN BARRUAN IZENA EMAN DUTEN HAUR GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA. Udalekuak bi programatan banatu dira : UMIAK Firin Faran Abuztuan: 5 urteko gelako haurrak … Continue reading

Udan Gaztetan 2019-URDAIBAIKO AKANPADA- EPE BARRUAN IZENA EMAN DUTEN GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA

DBHko ikaslea bazara, lagunekin Urdaibaiko “Arketas” kanpinean aste zoragarria igarotzeko aukera duzu. Eibarko Udalak antolatutako udaleku hauetan, hordartzara joan, mendi ibilaldia, ur ekintzak eta hamaika jarduera ezberdinekin gozatzeko aukera izango duzue, animatu! Norentzat? Eibarko DBHko ikasleentzat (DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA) Noiz? Uztailaren 15etik … Continue reading

OPORRAK AFARIKETAN eta UDAN JOLASEAN epearen barruan izena eman duten haur guztiak ONARTUAK!

OPORRAK AFARIKETAN  ETA UDAN JOLASEAN 2019 EPEAREN BARRUAN IZENA EMAN DUTEN HAUR GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA. Behen betiko matrikulaketa (presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 3tik 7ra bitartean izango da (SOILIK AURREMATRIKULA BETE DUTENAK). Guraso edo tutoreen … Continue reading

UDAN JOLASEAN 2019

Iritsi da udako planak egiteko garaia! Haur Hezkuntzako 3.mailako neska-mutilek (2013an jaiotakoak) UDAN JOLASEAN programan parte hartu ahal izango dute, Eibarko txoko ezberdinak ezagutu, igerilekura joan, eskulanak egin eta lagunekin euskaraz gozatzeko tartea izango dute. Uztailaren 1etik 12ra garatuko dira udaleku hauek, 10:00etatik … Continue reading

ARRAINEKIN LOTAN 2019

Donostiako Akuarium-eko tunelean lo egiteko aukera ezin hobea! Arrainez inguratuta lo egiteko aukera izateaz gain, itsasoko bizitza hobeto ezagutzeko jolasak egingo ditugu . Hurrengo egunean Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegia bisitatu ostean, Zarautzera joango gara. Animatu! NORENTZAT: L.H.-ko 5. eta 6. … Continue reading

ARATOSTEAK 2019

Dagoeneko mozorroak eta koko jantziak prest? Hona hemen Eibarko Udalak  eta Astixak 2019ko Aratosteetarako prestatu duten egitaraua: EGUEN ZURI (Otsailak 28) 17:00, Untzagan, dantzaldia, LISKER taldearen eskutik. 17:00-19:00, Untzaga Plazan, tailerrak:  “ZIRKOA”  karetak eta makilaia    ARATOSTEETAKO MARTITZENA (Martxoak 5) Jolas ezberdinak burutuko ditugu eta Sardina Txikiaren … Continue reading

ASTELENA HAUR PARKEA

Gabonetako oporrei agur esan diegu baina Astelena Haur Parkea Martxoaren 23ra arte martxan dago! Larunbatero zabalduko da, aratosteetakoa izan ezik (martxoak 2). Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30ak arte. Sarrera: 3€ko prezioa du. Merkatarien Elkartearen Bonoekin doan. Ezin izango da … Continue reading

ZAPATUETAKO TAILERRAK 2019

Zapatuetako Tailerrak berriz ere martxan! Izen-ematea urtarrilaren 21etik 28ra bitartean  burutu behar da.  HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) GOMA EVA-rekin KARETAK egingo dituzte. Tailer hau Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea(aitak edo … Continue reading

GABONAK BERTAN DITUGU!

Eibarko Udalak 2018-19ko Gabonetarako prestatu duen eskaintzarekin gatorkizue, Olentzeroren kalejira, Astelena Haur Parkea eta Hiru Erregeen Kabalgata besteak beste. Abenduaren 22an Astelena Haur Parkeak ateak irekiko ditu. Gabonetako egutegia hau izango da: Abenduak 22, 26, 27, 28, 29 eta 31 … Continue reading

ZAPATUETAKO TAILERRAK

Zapatuetako Tailerrak laster martxan! Udazkeneko larunbatetarako aisialdi eskaintzarekin gatoz! IZEN-EMATEA: Urriaren 8tik 15era bitartean. HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) KANTAK ETA JOLASAK . Tailer hau JAZINTO OLABE Ludotekan burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea(aitak … Continue reading